Etiketaren artxiboa: lekuak

Udan orgasmorik onenak izateko toki aproposenak

Udan orgasmo ahaztezina lortSexo-en-la-playa-veranozeko zer egin behar den galdetu beharrean, sexu-harremanak non izan behar diren galdetu beharko litzateke.

Sexu-harremanak izateko moduak bezain beste inporta du sexu-harremanak izateko tokiak, eta hemen udan zehar orgasmora irits zaitezen, eremu aproposen zerrenda bat duzu.

Autoa: Neguan eta udan klasiko bat da maitaleentzat. Car’sutra izeneko liburua merkaturatu dute, autoentzako Kamasutra, eta bertan topatuko dituzu lau gurpiletako ibilgailuetan probatzeko postura onenak. Ezinbestekoa.

Hondartza: Sexia eta morbosoa da hondartza. Oso ondo sentituko zara bertan eta orgasmoa lortuko duzu, gehien gustatzen zaizun posturarekin, “fusion” izeneko posturarekin adibidez. Noski, begiraleak dauden ala ez kontrolatu beharko duzue.

Hegazkina: Edozein bidaiariren sexu-fantasia da hegazkineko komunean egitea. Eremu estua denez, zure bikotekideak eta zuk “perrito” izeneko postura proba dezakezue, bainuaren konketan sostengatuz. Izugarrizko gozamena da.

Mendia: Mendiaren freskoan, atseden batekin batera orgasmoa bat izatea baino gauza hoberik ba al dago? Eremu horretan izateko postura onena “Sorpresa” izenekoa da. Probatuko al zenuke?