Etiketaren artxiboa: kilimak

Kilimak gustuko al dituzu?

Askok ez ditu atsegin, deseroso sentitzen direlako; badirudi, ordea, beste askok oso gustuko dituztela, kilimek orgasmoa eragiten dietelako. Beraz, jarduera erotiko interesgarria da kilimak eragin eta jasotzea: knismolagnia.

Kilimak

Kilimak

Hainbat adituren arabera, oso joko dibertigarria izan daiteke sexu-harremanetan. Bikotekidearen gorputzeko atal sentikorrenak ikertuz eta miatuz ekingo diezaiokegu lanari. Jolas dibertigarria jarriko dugu martxan, apurka-apurka ferekatzen eta kilimak eragiten.

Plazera oso gai subjektiboa den arren, honako atal hauek omen dira kitzikagarrienak: besapeak, saihets-hezurrak, izterrak, belaunen atzeko aldea, esku-azpiak eta oinak. Gainera, eskuak erabiltzeaz gain, lumak eta antzeko osagaiak ere lagungarriak izan daitezke, gure helburua lortzeko.

Abantaila sexualak alde batera utzita, elkarren arteko afektibitate-maila sakontzeko bidelagun paregabeak dira kilimak. Emaitzak frogatuta daude; beraz, hautua zuena da: kilimak, bai ala ez?