Etiketaren artxiboa: ipurdia

Uzki bidezko sexua: nondik hasi?

sexuHasiberriei zuzenduta egon zen astearteko ‘Luzia eta sexua‘ atala; uzki bidezko sexuan esperientziarik ez dutenei zuzenduta, hain zuzen.

Oraindik ere heterosexualen artean oso zabalduta ez dagoen praktika da uzkiko sexua. Askok tabutzat dute, beste zenbaitek min hartzeari diote beldurra.

Hala eta guztiz ere, nahiz eta praktika oso hedatua ez izan, guztiz kitzikagarria dela diote horretan esperientzia dutenek.

Horretarako, ordea, garrantzitsua da pausoz pauso joatea, eta zer nahi dugun argi edukitzea.

Jostailuek, adibidez, “bidea zabaltzen” lagun dezakete; horretarako propio prestatutako jostailuek, batik bat.

Horrez gain, oso garrantzitsua da lubrifikatzaile on bat erabiltzea, baita gorputza erlaxatuta izatea ere.

Laztanak, masturbazioa, sarketa zein aho bidezko sexua dira uzkian egiten diren praktika ohikoenak, eta nesketan zein mutiletan ematen dira.

Hori posible egiteko, higienea da kontuan hartu beharreko puntuetako bat.

Entzun hemen xehetasun guztiak.