Etiketaren artxiboa: hilekoa

Nola landu behar da sexuaren gaia hezkuntzaren alorrean?

Aste honetako ‘Sexsua’ saioan, Sexperientzia Ikastetxean izeneko erreportajea ikusteko aukera izan dugu. Aurreko saioetan hezkuntza sexualak duen garrantzia askotan aipatu bada, oraingo honetan, Euskal Herriko ikastetxe eta unibertsitateetan hezkuntza hau nola lantzen den ikustera hurbildu da ‘SexSua’.

Mireia Cifuentes sexologoa

Mireia Cifuentes sexologoa

Hasteko, aurreko saioetan ezagutu dugun Mireia Cifuentes sexologoarekin bildu gara, Lehen Hezkuntzako ikasleekin sexu-heziketa nola lantzen den ezagutzeko. Mireiak adierazi digunez, adin honetako umeekin lantzen diren gai nagusiak gorputzaren aldaketekin zerikusia dutenak dira. Lehen Hezkuntzako 6.mailako ikasleekin, hilekoaren agerpenarena da gai garrantzitsuetako bat. Gai honetan, beldurrak usatzea du helburu sexu-heziketak. Horretarako, hilekoaren inguruan dauden mitoak deseraiki eta tanpoia, konpresa eta kopa menstrualaren inguruko informazioa ematen saiatzen dira sexu-hezitzaileak.

Lehen Hezkuntzako ikasleak

Lehen Hezkuntzako ikasleak

11-12 urterekin lantzen den beste gai garrantzitsu bat bikotearekin edo sexu-harremana mantentzen den pertsona horrekin izan beharreko harremana da. Mireiak argi uzten duen moduan, arlo honetan ezinbestekoa da errespetua eta komunikazioaren garrantzia azpimarratzea. Etorkizunean ume hauek izango dituzten praktiken kalitatea bermatuko du bakoitzak gustuko duena eta egin nahi ez duena argi uzteak.

Mireia Cifuentes sexologoaren ustez, sexualitatearekiko harreman arrotza garatzen dute Lehen Hezkuntzan sexu-heziketa egokia ez duten umeek. Izan ere, mota honetako heziketa jaso ez duten nerabeek sexualitatea genitaletara lotzeko joera dute. Identitatea, generoa eta harremanen ulerkuntza guztiz zailtzen du, gerora, sinplifikazio honek.

Bigarren Hezkuntzako ikasleak

Bigarren Hezkuntzako ikasleak

Haurren hezkuntzak dituen eragin zuzenak ikusteko, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gela batean izan da Jon Gomez Garai. Bertan, Gaizka Tovarrek eta Mireia Cifuentesek emandako ikastaroan murgiltzeko aukera izan dugu. Nerabeen kasuan, norbanakoaren nortasunaren eraikuntzarekin zerikusia duten gaiak lantzen dira. Honela, gizarteak eta komunikabideek eraikitzen dituzten estereotipo negatiboak desegiten saiatzen dira sexu-hezitzaileak. Sexu-identitate anitzak azaldu eta epaiak saihesten saiatzea ezinbestekoa da. Cifuentesek azaltzen duenez, esanahiak argitu beharrean, nerabeak hausnarketara bideratzea da garrantzitsuena.

EHUko ikasleak

EHUko ikasleak

Azkenik, Euskal Herriko Unibertsitateko Lehen Hezkuntza graduko ikasgela batean egoteko aukera izan du ‘SexSua’ saioak. Bertan, Lutxi Larrazabal irakaslea agurtu eta bere klase batean sartu gara, etorkizunean irakasle izango direnei sexualitatearekin zerikusia dituzten egoerak planteatzeko. Lutxi Larrazabalen ustez, gaur egun ikastetxe eta institutuetan ematen den sexu-hezkuntza asko hobetu behar da. Bere aburuz, sexu-heziketa ez litzateke aparteko irakasgaia izan behar; irakasle guztiek gaia zehar-lerro gisa ulertzearen beharra nabarmendu du irakasleak. Etorkizuneko irakasleek, kanpoko laguntzarik gabe, egunerokotasunean naturaltasunez landu beharreko gaia dela adierazi du Larrazabalek.

Saioa ikusi nahi izanez gero, hemen duzue oso-osorik:

Sexu-harremanak izan al ditzaket hilekoan zehar?

Sexua gizakiaren bizitsexo-y-menstruacionzan egunerokoan dagoen zerbait da, eta sexualitatearen inguruan beti izan dira mito eta ideia ugari. Horietako bat da hilekoa dugunean sexu-harremanak ezin ditugula izan.

Oso zabalduta dauden mitoak daude, izan ere, aspaldiko garaietan emakumea lizuntzat hartzen zen. Mito faltsu horien artean oso zabalduta dagoen bat hauxe da: erditzean emakume bat hiltzen bazen, hilekoan zehar sexu-harremanak izan zituelako zen. Horrelako mitoak ez dute inoiz inolako oinarri zientifikorik izan. Hala ere, gaur egun emakume asko dira hilekoa dutenean sexu-harremanik izaten ez dutenak. Beharrezkoa da, beraz, mito faltsu batzuk ezeztatzea:

Sexu-harremanak izanez gero, hilekoak min gehiago eragiten duela esaten da, baina ez da egon hori frogatu duen azterketarik. Are gehiago, hilekoak ez du min gehiago ematen umetokiko kontrakzioak direla eta.

-Hilekoa dudanean harremanak izanez gero, ez dago gaixotasunik hartzeko arriskurik, beharrezko neurriak hartzen badira, noski. Babesarekin eginez gero, beraz, ez dago zertan gaixotu hilekoan zehar harremanak izaten badituzu ere.

-Hilekoan zehar sexu-harremanak beharrezko antisorgailuak erabiliz izaten badira, ez dago haurdun geratzeko arriskurik.