Neska guztiak bisexualak ala homosexualak dira

sexuIkerketa batek erakusten duenez, ez da neska heterosexualik existitzen. Izan ere, 345 emakumeri nesken eta mutilen gorputz biluziak erakutsi ostean, irudi batzuk zein besteak ikusita erantzuna bera dela ondorioztatu dute. Hau da, lesbianen kasuan nesken gorputz biluziak ikusita soilik kitzikatzen ziren. Ustez heterosexualak ziren emakumetan, aitzitik, erantzun fisikoa bestelakoa zen, alegia, nesken zein mutilen irudiak ikusita kitzikatzen ziren.

Hartara, ikertzaileek ondorio argia atera dute hortik: emakumeak lesbianak edo bisexualak dira, baina ez da emakume heterosexualik existitzen.

Ondorio horretara iristeko begi-ninien dilatazioa eta genitalak neurtu dituzte. Horrekin, gai izan dira ikerketan parte hartu duten emakumeen erantzuna zein den ondorioztatzeko.

Gehiago jakin nahi baduzue, entzun asteazkeneko “Luzia eta sexua”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude