Homosexualitatearen gaineko aferak, lehenengo pertsonan kontatuta

homsoexualidadHomosexualitatea abiapuntutzat hartuta, Iker deitutako 37 urteko gazte homosexual bat elkarrizketatu dute aste honetan ‘Akabo Bakea’ saioko “Luzia eta sexua” atalean.

Solasaldi interesgarria izan zuten estudioan, homosexualitatearen gainean sortzen diren zalantza nagusiei helduta.

Homosexualitatea jaiotzez datorren kontu bat den ala ez eztabaidatu zuten lehendabizi, eta armairutik ateratzeko unea nola bizi izan zuen azaldu zuen Ikerrek geroago. Haren hitzetan, egoera ezerosoa da sexu bereko norbait gustuko duzula onartu behar izatea.

“Lehendabizi eman beharreko urratsa norberak onartzea da, eta ez da inolaz ere lan erreza. Nik nesken argazkien masturbatzera behartzen nuen nire burua. Dena den, geroago datorrena ere nekeza da oso. Nire kasuan, ingurukoek oso ondo hartu zuten albistea, etxekoek salbu. Halere, homosexual asko ezagutzen ditut benetan gaizki pasatu eta babesik izan ez dutenak”, azaldu zuen.

Horregatik, gizarteak erabateko aldaketa bizi behar duela azpimarratu zuen; oraindik ere, badirelako zuzendu beharreko zenbait afera: hezkuntzan eta komunikabideetan batik bat.

Entzun asteazkeneko saio osoa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude