Pornoa vs. errealitatea

pornoPornoa hizpide hartuta eman zioten hasiera ikasturte berriko “Luzia eta Sexua” atalari atzoko ‘Akabo Bakea’ saioan.

Espainiako Estatua omen da, mundu mailan, porno gehien kontsumitzen duen hamargarren herrialdea, eta eduki erotiko edota sexualak dituzten Interneteko atarietan nabigatzen dutenek batazbeste 8 minituko bisitak egiten dituzte.

Baina zein autonomía erkidegotan ikusten da porno gehien? Badirudi, Balear Irletakoak direla zaleenak, eta Extremadurakoak, aldiz, porno gutxien ikusten dutenak.

Asteko egunari dagokionez, astelehenak dira “pornozaleentzat” egunik erakargarrienak. Larunbatetan, ostera, ez dute gehiegi nabigatzeko ohiturarik, ezta futbol partidu garrantzitsuak jokatzen diren egunetan ere.

Neskek kontsumitzen al dute pornoa?

Datuek diote mutilen artean askoz ere ohitura handiagoa dagoela porno kontsumoari dagokionean. Halere, zenbait emakumek ere atsegin dute pornoa, bart telefonoaren bestaldean izan zuten gonbidatuak, kasu.

X andereñoa izenarekin aurkeztu zen gonbidatuak testigantza interesgarriak aitortu zituen, eta haren laguntzarekin Argiak zabaldutako bideo batetako datuak egiaztatu zituzten.

Aipatutako bideoak, batik bat, pornoa errealitatearekin alderatzen du. Porno aktoreen zakilak 15-23 zentimetro bitarteakoak direla dio, eta mutilek berotzeko askoz denbora gutxiago behar dutela nabarmentzen du. Halaber, pornoan eta errealitatean ikusten diren genitalak parekatzen ditu.

Oraindik pornoari buruz gehiago jakin nahi baduzue, entzun atzoko saioa!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude