Zer da desleialtasuna?

Oso galdera irekia proposatu dugu aste honetan, eta erantzuna ere ez da batere erraza, ezta? Izan ere, zenbait galdera egin daitezke iritzia eman aurretik. Zer da desleial izatea? Non dago muga? Hor dago gaurko gaiaren gakoa, eta hori aztertzen saiatu gara ‘Akabo bakea‘ saioan, Luziaren laguntzarekin.

Esate baterako, batzuk pentsa dezakete bikotekidea ez den norbaiti musu emanez gero, desleialak garela; beste batzuk, ordea, sexu-harremana izan arte fidelak garela esango dute. Zer uste duzue zuek?

Gaur egun, geroz eta gehiago hitz egiten da bikote irekien ereduari buruz. Hau da, gerta liteke bikotekide egonkorra izatea, baina elkarrekin adostuta izatea beste norbaitekin ere harremanak esperimentatzea.

Sarean ikertuta, Ashley Madison deritzon webgunea aurkitu dugu. Bikotetik kanpo harremanak izateko aukera eskaintzen dute arduradunek. Facebook sare sozialaren ostean, erabiltzaile gehien dituen plataforma da. Bitxia da, “desleial ona” izateko aholkuak ere ematen dituztelako. Azkenik, ‘Travelling’ zerbitzua ere martxan jarri dute. Horri esker, norabait bidaia egiten badugu, kontakturen bat kontratatzeko zerbitzua dute eskuragarri.

Modan dagoen gaia da, inolako zalantzarik gabe. Entzule askok eman digute iritzia. Zuek ere eman dezakezue zuena; beraz, animatu eta utzi iruzkinak! Hemen entzun ditzakezue, halaber, Luziak esandako guztiak.

Desleialtasuna

Desleialtasuna

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude