Sexurik onena, goizekoa

sexoSexua goizez praktikatzeak uste baino onura eta abantaila gehiago ditu. Hala adierazi du behintzat Luziak ‘Akabo Bakea‘ saioko “Luzia eta sexua” atalean.

Harremanak izateko ordu onenak zehaztu zituen atzokoan, eta sexuaz gozatzeko asteko egunik onena zein den ere azaldu zuen.

Mutilen testosterona bizi-bizirik egoten da goizetan, eta horrek zakila errez tentetzea, eta desioa piztea ekar dezake. Gainera, goizetan gorputza deskantsatuta dago, eta buruhauste gutxiago ditugu; hots, estres gutxiago dugu eta lasaiago gaude.

Halaber, goizeko sexuak animua indartzen lagun dezake, eta guzti hori gutxi balitz, zahartzaroa atzeratzeko gai ere omen da.

Asteko egun aproposena zein den ere jakin dugu Luziari esker. Londresen duela pare bat urte egindako ikerketa batek erakusten duenez, osteguna da sexurako egunik aproposena. Izan ere, neskek zein mutilek hormonak dantzan izaten dituzte ostegunetan.

Oraingoan Euskal Herriko datuak ematera ere ausartu ziren ‘Akabo Bakea’n. Ingurukoen artean egindako inkesta bateko datuen arabera, euskaldunontzat sexurako unerik onena goiza dela ondorioztatu zuten.

Aitzitik, Estatu espainiarrean gaueko sexua aukeratzen dute emakumeek. Gizonek, aldiz, nahiago dute sexua goizez praktikatu.

Zein da zuen iritzia? Goizetako, siesta orduko ala gaueko “txortaldiekin” geratzen
zarete?

Zuen iritziak nahi ditugu! Gure entzuleen eta irakurleen gustuak ezagutu nahi ditugu! Busti zaitezte!

Entzun atzoko saioa!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude