Sexua eta legearen mugak

Bi kontzeptuak parean jarriz gero, edonork esango luke kontraesankorrak direla: legeak eta sexuak ez dutela zerikusirik, edo luketela izan behar, behintzat. Dena den, Interneten ikertu ostean, munduan barrena sexua arautzen duten lege eta irizpide asko dagoela baieztatu dugu. Beraz, gai hori sakondu dugu ‘Luzia eta sexua’ atalean.

Libanon, esaterako, gizonek animaliekin sexua izan dezakete, baina soilik emeak direnekin; hots, arra izanez gero, hori egin duenari heriotza-zigorra ezartzeko aukera onartzen du legediak. Horrez gain, Hawaiin ere adibide bitxia topatu dugu: adin txikiko batek pertsona nagusi batekin harreman sexuala izanez gero, adin txikikoaren gurasoak atxilotu eta zigortuko dituzte, seme edo alabari heziketa liberalegia emateagatik.

Ondoren, Indonesiako arauetako bat ere aipatuko dugu; izan ere, masturbazioa debekatuta dago. Hortaz, norbait horretan harrapatuz gero, atxilotu eta burua mozteko zigorra ere ezarri diezaiokete.

AEBetan

Errepaso legal honetan, Ameriketako Estatu Batuetako mugek tarte berezia merezi dutela uste dugu. Virginian, ezin da sexurik izan argia piztuta. Halaber, ahozko sexua 18 estatutan debekatuta dago.

Washington aldean ere arau ugari ikusi ditugu. Ez da legala birjina den norbaitekin oheratzea, eta misioneroaren postura soilik onartzen dute.

Jarraian, Minnesotako lege bitxi bat aipatuko dugu. Mutilek ezin dute berakatz, tipula edo sardina usaineko hatsa botatzen duen neska batekin oheratu. Gainera, hala eskatuz gero, neskek hortzak garbitu beharko dituzte.

Ezagutzen al duzue zuek halako lege edo araurik? Luziak ‘Akabo bakea‘n errepasatutako guztiak entzun ditzakezu hemen. Eta, gogoratu edozein galdera edo zalantza argitzeko prest gaudela.

Argazkia: Cosmopolitan.

Argazkia: Cosmopolitan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude