Nola zoratu zure bikotea ohean?

sexoAkabo Bakea saioko “Luzia eta Sexua” tarteak indartsu hasi du urtea. 2014an sexu kontuetan behar bezala aritzeko, neskei eta mutilei ohean zer gustatzen zaien azaldu zigun Luziak asteleheneko saioan.

Mutilen artean “hirukotea” da praktika arrakastatsuena. Inkestek erakusten dutenez, mutil gehienek aparteko kuriositatea dute bi neskarekin batera oheratzeko, nahiz eta askotan amets hau errealitate bihurtzeko gai izaten ez diren.

Horrez gain, ikusmenak paper garrantzitsua betetzen du mutilen sexu harremanetan. Neska bat biluzik ikusteak, eskote zein minigona batek edota lentzeriak, mutilen libidoa pizten laguntzen dute. Eta nola ez, entzumenak ere garrantzia du; alegia, sexua praktikatzen dauden bitartean adibidez, bikotearen ahotik hitzen edo hasperenen bat entzutea, besteak beste.

Aipatutakoaz gain, beharrezkoa da baita ere mutilaren gorputza behar bezala esploratzen ikastea, eta gizonezkoen puntu erogenoak “martxan jartzea”. Horren harian, G, F eta O puntuak non dauden azaldu zigun Luziak.

Neskei buruz ere aritu zen urtarrilaren 7ko saioan.

Zer da sexuan neskek nahi dutena?

Gorputza musukatzea atsegin dute neska gehienek, eta sexu harremanak izaterakoan presa barik aritzea. Entzumen kontuetan ere finak dira emakumeak. Kasu askotan, hitz politek eta berba erotikoek harremana hobetzen lagun dezakete.

Baina zein da neska bat zoratzeko sekretua? Behin ikusmena eta entzumena aseta eta harremana berotuta, klitorian jarri dezakete arreta mutilek. Ahoarekin, eskuekin zein zakilarekin klitoria suabe laztantzea, neska poz-pozik uzteko sekretuetako bat izan daiteke. Beti ere, sarketa praktikatzean ere, puntu erogeno honekin ahazten ez badira, behintzat.

Halere, badira neskak txora-txora eginda uzteko beste hainbat taktika. Zeintzuk?

Entzun asteleheneko saioa! Merezi du eta!

1 thought on “Nola zoratu zure bikotea ohean?

  1. Maixabel

    Aupa,

    Oso interesgarrie pornoi buruz esan zenduna, baño ni hasarrau itten naiz nere mutile pagina pornotan ibili dala enteatzen naizen bakoitzen. Ze kristo? Ez al dauke nahikoa etxen daukenakin?

    Oso politte iruitzen zait esan zenduna, espazioa eman behar zaiola mutilei ta nahizuna, baño inposiblea iruitzen zait. Birtualki adarrak jarri dizkitela iruitzen zait…

    Erantzun

Utzi erantzuna Maixabel(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude