Amets erotikoek ere badute zeresana

Sexuari buruz mintzatzean, ez gara soilik ohean egiten dugunaz ari edo, behintzat, hala egin beharko genuke. Izan ere, ekintza fisiko zehatzez gain, imajinazioak eta desirek ere zeresan handia dute harreman eta plazer kontuetan.

Amets erotikoak

Amets erotikoak

Argi eduki beharko genuke gure burmuineko nahiek plazerra eragin dezaketela eta askotan, uste baino neurri biziagoan. Baieztapen horren adibide esanguratsuak dira, esaterako, amets erotikoak. Irudimenaren zati soilik direla uste izan dugu beti, baina ez da egia. Urrunago doaz, ongizate sexuala pizten baitute.

Gure organu sexualak esnatzea lortzen dute sarri. Emakumeek, adibidez, orgasmoak ere izan ditzakete amets erotikoek eragindako estimuluen ondorioz. Gizonezkoek, halaber, bi edo hiru erekzio izan ditzateke gau batean zehar.

Ametsen gaiak ere desberdinak izan ohi dira gizon eta emakumeen artean. Neskek bikotekidea izaten dute protagonista irudimenean. Mutilen kasuan, ordea, gehiago amesten dute bikote imajinarioekin. Kontuak kontu, ez da bide txarra sexuaz gozatzeko. Beraz, egin amets beldurrik gabe!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude