Krisialdiak sexuari ere eragiten dio

problemas-bucales-provocar-disfuncion-erectil_1_1004688Sexuaren inguruko blog honekin bat ez datorrela dirudien arren, krisiaz mintzatuko gara gaur. Izan ere, ekonomiari eta gure diru-zorroei kalte egiteaz gain, sexu-harremanei ere eragiten dio, ikerketa baten arabera.

Lilly laborategiek egin dute ikerketa, Cialis medikamentuaren (Viagraren lehiakidea merkatuan) sortzaileek, alegia. Azken hiru urteetan, krisia hasi denetik, gutxi gorabehera, zakila zutitzeko arazoak direla eta medikuari egindako bisitak % 20 hazi dira. Adituen ustez, kasu horietatik askok krisiak eragindako estresa dute jatorri.

Horrez gain, zakilaren zutitze arazoak izan dituzten gizonen erdia baino gehiago ez da medikuarengana joan konponbide bila. Gehienek medikuak sexualitateaz galdetu arte itxaroten dute.

Dena den, gogoratu beharra dago gaitz hori ez dela arazo psikologoengatik bakarrik azaltzen. Osasun arazo larrien ondorio izan daiteke, bihotzarekin zerikusia dutenak, batez ere. Horregatik da hain garrantzitsua gizonek arazo hori lotsa gabe onartu eta irtenbide bila medikuarengana jotzea.

6 thoughts on “Krisialdiak sexuari ere eragiten dio

  1. Pingback: GAZTEA

  2. Pingback: Vaya Semanita

  3. Pingback: Eneritz Urrutia

  4. Pingback: Elisa Jausoro

  5. Pingback: Bilbo Zaharra

  6. ni

    edozein neskarekin larrua jo eta ez naiz korritzeko gauza arazoa izan liteke?
    ahal naiz jotake egon orduak eta orduak baina ezer ez eta ez dakit zergatik izan ahal den :S

    Erantzun

Utzi erantzuna ni(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude