Hiru ohean… Nor ez du berotzen horrek?

trios1Gizon edo emakume berdin da, hirukotea da bi sexuetan fantasiarik hedatuena. “Gizon-emakume-gizon”, “emakume-gizon-emakume” edo sexu bereko pertsonen arteko hirukoteetan pentsatzeak nor ez du bero-bero jartzen?

Errutinatik aldentzeko eta gauza berriak probatzeko aukera ona da. Bikoteari beste pertsona bat gehitzea esperientzia ederra izan daiteke, baina, aurretik, argi utzi behar dira baldintzak, hitz eginez. Fantasia soilik betetzea eta tartean sentimendurik ez egotea komeni da; jeloskortasuna ekidin behar baita.

Sexuak beti ditu mugak eta aldez aurretik guztiek hitzartu behar dituzte zein sexu jolas dauden egiteko prest eta zein ez.

Hirukotearen fantasia gizonen artean da ohikoagoa, izan ere, bikotekidea joko lesbikoak egiten ikustearekin amesten dute askok. Gainera, bi emakume aldi berean ukitzen, laztantzen eta mimatzen sentitzeak txoratzen jartzen ditu. Gizona garrantzitsuago sentitzen da bi emakumerekin batera eta hori bat dator bere sen menderatzailearekin.

Oharra gizonezkoentzat: bi emakume aldi berean izateak jainko bat bezala sentiaraziko zaituela uste baduzu, hobeto pentsa ezazu. Emakumeek ez dute hirukotea osatzen zu asetzeko bakarrik, beren buruak ere ase nahi dituzte. Gai izango al zara biei batera plazera emateko? Ez zaitez harritu bietako bat aspertzen bada edo beren artean dibertitzea nahiago badute.

3 thoughts on “Hiru ohean… Nor ez du berotzen horrek?

  1. Pingback: GAZTEA

  2. Pingback: Clara Martínez

  3. Pingback: MvsgoA Ehiztzo

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude