Telefono bidezko sexua: askea, beroa eta pribatua

sexuaTelefono bidezko sexua geroz eta zabalduago dago. Gaur egungo gizartean ohikoa da kasu askotan bikoteak elkarrengandik urruti egotea eta horrek telefono bidezko sexuaren hazkundea ekarri du. Gainera, arrakasta horretaz baliatuta enpresa askok negozioa sortu dute hortik.

Telefono bidezko sexuan imajinazioa lantzen da eta ahotsa zein soinuak erabilita, desiorik beroenak adierazi daitezke. Beraz, mota honetako sexuak mugarik ez duela esan genezake: tabuak desagertu egiten dira eta pentsamendu lizunek hartzen dute lekua.

Halere, telefonotik praktikatzen den sexuak ez dauka pornoarekin zerikusirik, imajinazioari esker, norberak aukeratzen baititu bere interes erotikoak.

Gainera, telefonotik egiten den sexua guztiz askea da. Inoren begiraden gatibu izan gabe, gure fantasiak lau haizetara zabal ditzakegu eta lasaiago adierazi dezakegu sexuan gustuko duguna. Probatu duzue inoiz? Kontatu zuen esperientziak!!!

1 thought on “Telefono bidezko sexua: askea, beroa eta pribatua

  1. Pingback: GAZTEA

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude