Sexu ekologikoaren abantailak

sexoIngurumena errespetatu nahi dutenek oheratzeko orduan ere badute zeregina: ohe jasangarriak, kondoi ekologikoak eta transgenikorik gabeko frutak ezinbesteko osagarriak dira horretarako.

Eingo al deu sexu blogean Greenpeacek aspaldi zabaldutako aholku batzuk errepasatuko ditugu gaurkoan. Izara artean galduta egon arren, ingurumenari lagundu nahi dioten pertsonei zuzenduta dago, beraz, gaurko post hau.

1. Sexu harremanak ilunpean: Energia kontsumoa murrizteko, sexu harremanak ilunpean izan ditzakegu.

2. Pestizidarik gabeko fruta afrodisiakoak kontsumitu.

3. Pasioa pizten duten jakiak kontsumitzerakoan, itsaskiak saihestu.

4. Joko erotiko birziklatuak: kondoi, lubrifikatzaile eta jostailu erotiko birziklatuak erabili ahal dira.

5. Lubrifikatzaileak erabiltzeko orduan, produktu naturalak hautatu. Petrolioa duten produktuak alde batera utzi eta ura dutenak aukeratu.

6. Sustantzi naturalak, sexua praktikatzerakoan: latexa eta larrua, adibidez.

7. Ura aurreztu: Bikotearekin dutxatzea ura aurrezteko modu bat izan daiteke, baita, maitasunaz gozatzeko bide bat ere.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude