Sexua gizakiaren bizitzan egunerokoan dagoen zerbait da, eta sexualitatearen inguruan beti izan dira mito eta ideia ugari. Horietako bat da hilekoa dugunean sexu-harremanak ezin ditugula izan.
Oso zabalduta dauden mitoak daude, izan ere, aspaldiko garaietan emakumea lizuntzat hartzen zen. Mito faltsu horien artean oso zabalduta dagoen bat hauxe da: erditzean emakume bat hiltzen bazen, hilekoan zehar sexu-harremanak izan zituelako zen. Horrelako mitoak ez dute inoiz inolako oinarri zientifikorik izan. Hala ere, gaur egun emakume asko dira hilekoa dutenean sexu-harremanik izaten ez dutenak. Beharrezkoa da, beraz, mito faltsu batzuk ezeztatzea:
–Sexu-harremanak izanez gero, hilekoak min gehiago eragiten duela esaten da, baina ez da egon hori frogatu duen azterketarik. Are gehiago, hilekoak ez du min gehiago ematen umetokiko kontrakzioak direla eta.
-Hilekoa dudanean harremanak izanez gero, ez dago gaixotasunik hartzeko arriskurik, beharrezko neurriak hartzen badira, noski. Babesarekin eginez gero, beraz, ez dago zertan gaixotu hilekoan zehar harremanak izaten badituzu ere.
-Hilekoan zehar sexu-harremanak beharrezko antisorgailuak erabiliz izaten badira, ez dago haurdun geratzeko arriskurik.