Zein dira gizonezkoen puntu sentikorrenak?

pareja sexoEmakumezkoak askotan galdetzen diogu gure buruari ea nola ase dezakegun gure bikotekidea, eta ez dakigu zonalde erogenoetara joan behar dugun edo beste zonalde batzuk estimulatu behar ditugun.

Emakumezkoen eta gizonezkoen gorputzetan oso sentikorrak izan daitezkeen nerbio batzuk ditugu eta estimulu batzuen bidez sentsazio kitzikagarriak lor daitezke. Beraz, kontuan hartu beharko dituzu gizonezkoen puntu hauek:

Lepoa, ezpainak eta belarriak: laztan leunekin, musuekin eta hozkada txikiekin asko kitzikatu daiteke zure bikotekidea. Emaitza ezin hobeak lortzeko, onena modu gozoan hastea da, ondoren laztanen intentsitatea handituz. Ziur aski zure bikotekidea berehala piztuko da.

Bularra, bizkarra eta ipurmasailak: hauetan ere nerbio-amaiera asko daude, eta laztanekin edo estimulu txikiekin zure bikotekidea zoratu egin daiteke. Ez dago masaje leunak bezalakorik.

Izterren barruko aldea, testikuluak eta zakila: zonalde hauek ukituz edozein gizonezkoren desio sexuala handitzen da, eremu sentikorrenak baitira. Musuekin, laztanekin edo masajeekin estimulatu daitezke, baina hori bai, beti modu leun eta gozoan.

1 thought on “Zein dira gizonezkoen puntu sentikorrenak?

  1. Pingback: Idoia Aretxabaleta

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude