Sexu-menpekotasuna al dut?

Irakurle batek hainbat zalantza digaytu eta Olatz Berastegi sexologoari hau galdetu nahi izan dio:

Irakurlearen zalantza:

“Iparraldean esaten da elkor bilakatzen dela masturbatuz, Canadan aldiz itsu…

Asko masturbatzen naiz ni eta ez naiz ez ero, ez itsu, ez elkor… Aldiz, egia da masturbazioak izan dezakeen kaltea ezagutzen dudala. Baina ez dut uste masturbazioari lotua denik, sexu nahiari baizik.

Esan nezake garai batez sexu-addict nintzela eta horrela darraitela deritzot, nahiz eta nire gosea gehiago kontrolatzen dudan orain. Espainiar estatuko internet erabiltzaileen sexu testa egin nuen eta esan zidaten sexu izateko gogo oso handia nuela…

Batzuetan orduak eta orduak iragaten ditut interneten sexu lagun baten bila (armiruan dagoen gaya naiz) eta hori kaltegarria da, horretan fokalizaturik geratzen naizelako, eta denbora oharkabean galtzen dudalako… Gainera, askotan ez dut gustukorik topatzen eta eskua lagun nire nahiari eusten diot…

Gaur adibidez 2 ordu bederen iragan ditut bila (eta aurkitu dut) baina gertatu izan zait askoz denbora gehiago interneten iragatea eta ezer ez aurkitzea…

Uste dut aspertzen naizelarik gertatzen den gauza dela eta nire homosexualitatea ezkutatzeak eragina daukala horretan…

Erran al daiteke dependentea naizela???”

Olatzen erantzuna:

“Kaixo,

Gai asko aipatzen dituzu zure mezuan, hauetako askok kaleko kulturan oinarrituta besterik ez daude eta askotan gure bizipenei kalte handia egiten diotela frogatua dago, beraz, hauei guztiei buruz hitz egitera ekingo diot.

Masturbazioak itsu edo elkor bilakatzea lortzen ez duela aipatzen duzu, baina praktika honek dituen “kalteak” ezagutzen dituzula jartzen duzu. Kalte hauek zeintzuk diren jakin nahiko nuke, orain arte ez bazaizkio masturbazioari inolako ondorio txarrik aurkitu. Alderantziz, masturbazioak, besteak beste, zuk aipatzen duzun “sexu nahia” asetzeko, fantasiak bizitzeko, gure gorputza ezagutzeko… balio du. Beraz, masturbazioa gogoz eta gustura eginez gero onurak besterik ez ditu ekartzen.

Sexu adikzioari buruz ere mito asko daude eta internetek gauza on ugari ekarri dizkigun bezala, zure desioa eta zure adikzioak neurtzeko inkestek kalte handia egiten ari dira. Jakin ezazu, sexologoek ez ditugula inkesta horiek erabiltzen (ez sexu adikzioena, ezta orientazio sexualena ere…). Hauek ez dira batere fidagarriak eta norberak bere desioa eta nahiak lasai bizitzen erakutsi beharrean, pertsonak sailkatu eta askotan bere jokaerak epaitzeko soilik balio baitu. Adibide bat jarriko dizut. Seguraski interneten egongo da jateari buruzko inkesta bat, non zure emaitzen arabera asko, gutxi, edo normal jaten duzula adierazten dizun. Baina zuk uste duzu pertsona guztien gorputza, gosea, non jaten dugun, zeinekin jaten dugun edo gure bizitzako garai guztietan berdin jaten dugula? Beraz, nola neur daiteke denen gosea modu berean? Horrez gain, inkesta hauek nahigabe (edo nahita) lortzen dutena zera da: pertsonek haien jokaerak sexualak “normaltzat” edo “anormaltzat” hartzea, eta horrek eragin negatiboa du norberaren bizipen sexualetan.

Gure desioa edo nahi sexuala zurea denez gero, ahalik eta hoberen bizitzeko ahalegina egin behar dugu, epaiketarik gabe. Mezuan jartzen duzun bezala, zure desioa “kontrolatzen” aritu zara. Zergatik hau kontrolatu eta ez lasaitasunez bizi? Zerbait kaltegarria izango balitz bezala bizitzen ari zara ezta? Norbaiti kalte egiten al diozu zure desioarekin?

Azken honekin lotuta, aipatzen duzu orduak ematen dituzula norbaiten bila interneten. Badirudi denbora guzti hori interneten egoteak zuregan errudun sentimenduak sortzen dituela. Berriz ere adibide bat jarriko dizut hau hobeto ulertzeko. Bakoitzak bere denbora nahi duen bezala inbertitu dezake. Badago jendea interneten bildumagile piezak biltzen dituela eta orduak ematen ditu ordenagailuan bere bildumak osatzen. Hori egingo bazenu orain duzun errudun sentimenduak izango al zenituen? Seguraski ez, beraz zergatik sexualitatearekin zerikusia duen guztia, negatiboa edo kaltegarria bezala bizitzen dugu? Jende asko larunbatero ligatzera ateratzen da, denbora ugari inbertitzen du horretan: jantzi, prestatu, pertsonak bilatu, ligea hasi, ezetza jaso… Batzuetan emaitzak ematen ditu eta beste batzuetan ez, baina denbora ere iragan da hori guztia egiten ezta?

Azkenik, zure mezuan ulertzen dudanagatik armairuan egoteak hau guztia egitea eragiten dizula aipatzen duzu. Honi buruz esan behar dut: armairutik ateratzea ez dela derrigorrez egin beharreko zerbait. Norberak bere orientazio sexuala zein den jendearekin konpartitu nahi duen ala ez erabaki dezake. Beste gauza bat da zuk nola eramaten duzun zure orientazioa, zein sentimendu dituzun horren aurrean… askotan zerbait berria baldin bada, denbora behar izaten baita hau guztia onartzeko. Bururatzen zait internet bidez ere gay eta homosexualen elkarteekin hitz egin dezakezula eta haiekin dituzun kezkak, zalantzak, eta hitz egin beharrekoak komentatzeko aukera polita da, beti ere zure anonimatua mantenduz.

Beno espero dut zure kezkei erantzun izana, ongi izan”.

2 thoughts on “Sexu-menpekotasuna al dut?

  1. Sabin

    Menpekotasunen mundua Euskal Herrian oso eskaz tratuak dira, aditu gutxi dago. Eta Olatz Berasategi sexologoaren planteamendu orokorrarekin ez nator bat. Sexu ekintzen inguruan bakarrik mintzatu da, eta menpekotasunen inguruko informaziorik ez du eman. Beraz, erantzuna ERABAT erdizkakoa iruditzen zait. Sexuarenganako informazio okerrak kalte psikologikoak sortzen dituen bezala (eta sexuaren inguruan Olatzek esandakoekin oroar bat nator), menpekotasunen inguruko informazio okerrak KALTE ARE IZUGARRIAGOA sortzen du, eta ez soilik menpeko direnengan, baita beren bikote eta familiako ingurukoengan ere.
    Menpekotasunak modu orokor batean bitan sailka daitezke: substantzienganako menpekotasuna eta jarrerenganako menpekotasuna. Lehenengo taldean sartzen dira: alkohola, lo egiteko pilulak, porroak, festetarako droga sintetikoak, medikamenduak (aspirinak, ….), … eta bigarren taldean sartzen dira: anorexia, bulimia, ludopatia, kleptomania, lanari menpekotasuna, …. eta bai, MAITASUN edota SEXU MENPEKOTASUNAK ere bai (ezberdinak dira baina elkargurutzaturik eman daitezke). Menpekotasunen artean ALKOHOLARENGANAKO MENPEKOTASUNA dugu psikologia munduan jorratu zen AINTZINDARIA. Honi aurre egiteko Alkoholiko Anonimoak (AA) taldea sortu zen. Gainerako menpekotasunei aurre egiteko terapiek eta taldeek AAen lana dute oinarri. Menpekotasun guztiek hamankomunean dute asko. Menpekotasunak ez dizu ekintza batek edota substantzi batek berez soilik sortzen. Baizik eta horrenganako duzun harremanak baizik. Alkohola edateak ez zaitu berez alkoholiko egiten, eta profilak intertenen izateak, pornoa begiratzeak edota masturbatzeak ere ez. Baina subtantzia zein ekintza baten KONTROLA GALTZEAK bai adierazten du menpekotasun bat. Zure buruari esaten diozunean “20 minutu gehiego begiratuko dut interneten, edo pajeatuko naiz, edo emango dut ekintza bat egiten,…” baina azkenea orduak ematen badituzu, oso litekeena da menpekotasun bat izatea. Are gehiago, ekintza horrek edo subtantzi baten erabiltzeak sortzen dizkizun kalte pertsonalak onurak baino handiagoak direnean. Zaletasun batek, jendearengandik bakartzen bazaitu, zure bestelako zaletasunak alboratzea eragiten badu, … ia ia ziur menpekotasun bat duzula. Mepekotasunei aurre egitea BURUARGITASUNA (sobriedad) brerreskuratzean datza. Substantzienganako menpekotasunetan buruargitasuna berreskuratzeko modu frogatu bakarra (tamalez) substantzia hori BETIKO bizitzatik kentzea da, baina makina bat substantzia aukeran izanda, zer da bakarra kentzea. Jarrerenganako menpekotasunean baina Buruargitasuna ez dator ekintza hori bizitzatik kentzetik, baizik eta jarrera edo ekintza hoiekin berriro konektatzetik. Hau da Ekintza modu ez konpultsibo-automatiko batean ez egitean, ekintza benetan disfrutatzen iksatetik. Janariarekin arazoak dituenari ezin zaio jan ez dezan betiko eskatu, edo organo sexualak dituenari horiek funtziona ez diezaioten eskatu…. Prozedura baina, bi menpekotasun mota orokorretan oso oso tankerakoa da. Alde ona, sexu menpekotasuna dutenek ez dutela sexuari betiko zergatik uko egin behar (nahiz eta aldi baterako beharrezkoa izan dezaketen). Hori bai, jarrerei menpekotasun dutenek errezagoa dute, tamalez, berrerortzea. Baina posible da BURUARGITASUNA topatzea.
    Azkenik azken bi gauza aipatu nahi nituzke:
    1) Euskal gizartea bezalako gizarte alkoholizatu batean, oso zaila den bezala alkoholiko bat benetan aurkitzea (alkoholikoek eskura baitute aitzakiren bat beti alkohola edateko. hau ospatu, bestea ospatu,….) ba gizon homosexualen gizarte oso sexualean ere zaila da sexumenpekotasuna ezberdintzea. Orgiak eta horrelakoak egiteak ez zaitu sexu menpeko egiten, izatez gizon gayen artean %10 bat besterik ez omen da sexu menpeko. Baina kontrol gabeziak bai markatzen du menpekotasun bat izan dezakezula.
    2) menpekotasuna duten batekin bikotetzen edota bizi direnak menpekotasuna bezain txarra den gaixotasun bat garatzen dute: Menpekotetasuna (KODEPENDENTZIA). Askotan menpekoteak (menpekozaleen bikoteak, eta senitartekoak) beste pertsonek inorengatik jasateko prest ez leudeketen jarrerak onartzen dituzte menpekotasuna duen bikotearengandik edo senitartekoarengadik, horrek beren mugak non dauden galtzera eramaten ditu, eta normalean menpekotasuna duenak autoestima falta izugarria dute, mundu guztia “laguntzen” dute (baina beren burua ezin dute lagundu), baina lagunek zien ingurukoek laguntzarik eskatzen ez diotenean ere, eta beren zoriontasuna beste bati mesedeak egiteko aukeran oinarritzen da, besten errekonozimendurik gabe huts sentitzen direlako….. Menpekotasuna duen bikotea kontrolatzen saiatzen dira eta hau askotan zalbatzen dute, hau putsura erortzen utzi ordez. bien gaixotasunak (menpekotasuna eta menpekotetasuna) elkar elikatzen dutelarik. Genero Indarkeria TXARTO deituta jasaten dutenek “kodependentzia” dute. Eta Sexu-menpekotasunaren ostean Gayak zein lesbianek duten bigarren arazo larriena da. Beraz ez da genero arazoa, bikote inderkeria edo “harreman indarkeria” baizik. Sentimenduak indarrez komunikatzen denean sortzen dena. Gainera Genero indarkeria eta indarkeria matxista moduan deitzeak GIZONen gizontasuna BORTXATZEA dakar, aurra zarenetik pentsaeraziz gizona izateak bortzatzaile biur zaitzakela, gizona eta gizontasuna konotazio negatiboa izan dezakela. hau baina beste estabaida batean lantzeko gaia litzateke.

    BURUARGITASUNA berreskuratzeko bidea: Menpekotasunei aurre egiteko fronte asko aldi berean jorratu behar dira: menpekotasun guztiak hasiera batean “ARAZOEI IHES” egiuteko mekanismoak dira, subkonszientean nahigabe ikasitakoak… Ihes egiten zenion arazoa topatzea eta identifikatzea garrantzitsua bada ere, ez da nahikoa, urteetan egindako MENPEKOTASUN ohiturak BIZI PROPIA DU, horregatik menpekotasunak GAIXOTASUNAK izatea, horri aurre egtieko banakako terapia psikologikoa, taldeko terapia psikologikoa, eta bestea arlo batzuk batzuk ALDI BEREAN (psikiatria ezaterako, antzietate arazo larrigak agertuez gero…). Tamalez eta esperientzagatik , Estatu Espainiarrean ezta Euskal Herrian ere, ez dago Sexu menpekotasuna jorratzeko aditu talderik ez… baina interesaturik dagoen edonorri Ingelerazko bibliografia oso landu bat daukat: arloa EEBBetan eta Ipar Europan hasi da sakonki aztertzen eta lehen emaitza kontrastatuak ateratzen.

    Erantzun
  2. erotikus Bidalketaren egilea

    Barkatu. Arazoak izan ditugu blogekin, baina, jada konponduta daude. Espero orain zure iruzkina azaltzea.

    Sentitzen dugu

    Erantzun

Utzi erantzuna Sabin(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude