Konpromisurik gabeko harreman sexualak nagusi dira udan

Konpromisurik gabeko sexu-harremanak izateko urtaro ezinhobea da uda, eguneroko erroletik ateratzen garelako, eta inhibizioak alde batera uzten ditugulako. Gainera, sentimendurik ez dagoen garaian oso pozgarria izaten da.el-sexo-y-el-verano


Dena den, sexu-harremanak konpromisurik gabe izan arren, kontuz ibili behar da, eta aholku hauek jarraitzea komenigarria izango litzateke:

-Beharrezkoak diren prekauzioak erabili beti: aldizkako sexu harremanak oso kitzikagarriak izan ohi dira, baina kontu handiz ibili behar da desio ez den haurdunaldiekin edo transmisio sexualeko gaixotasunekin. Horretarako, erabil ezazu beti kondoia.

-Kontuz ibili aukeratzen duzun gizonezkoarekin: Konpromisurik gabeko sexua izango da, baina ez ezazu aukeratu pertsona gatazkatsu bat, horrela bada, okerrago sentituko zara eta. Eta nahi duzuna guztiz kontrakoa da, ondo pasatzea baita helburua.

-Ez bilatu dagoena baino gehiago: batzuetan sexu-harreman baten ondoren harreman egonkor bat nahi dugu. Baina, argi izan behar duzu beti zein diren mugak; agian ez duzu berriro ikusiko, edo ez du sexu-harreman bat baino gehiago nahi.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude