Masturbazioa zoramenerako bidea dela mito faltsua da

Masturbvagina-19azioari buruzko mito asko daude, sarri masturbatzeak lelotu edo erotu egiten duela dioena horren adibide. Baieztapen hau egia izanez gero, gizateria eroz beteta egongo litzateke (badaude, baina oraindik gutxiengo dira). Guztiz kontrakoa da, ordea, masturbazioaren kontua. Izan ere, gizakiaren identifikazio sexualaren adierazpen maila gorena da autoestimulazioa.

Masturbazioa nerabeek eta nerabeen artean mutilek soilik praktikatzen dutela uste da, eta hori erabat faltsua da. Gaztaroan indartzen den ohitura bat da masturbazioa, baina bizitza osoan zehar mantentzen da eta osasun mental eta sexual perfektuaren seinale da. Izan ere, nork bere gorputza ezagutzeak baino plazer gehiago ez du ezerk ematen, eta plazer hori ez dagokio sexuetako bati bakarrik. Emakumeak masturbazioaren bidez jabetzen dira euren sexualitateaz.

Kasu gutxi batzuetan bakarrik izan liteke masturbazioa kaltegarria  (beste edozein praktika sexual bat bezala); pertsona baten bizitzan hori denean nagusi, eta horren beste interes batzuk baztertzen dituenean. Baina, hori ez da izaten ohikoena, eta, edonola ere, psikoterapiaren eremura mugatzen da.

Masturbazioak gure anatomiaren puntu erogenoak aurkitzen laguntzen digu, irudimena sustatzen du, estresa eta ezinegona deskargatzen du, lasaitu eta estimulatu egiten du, atsegina da, doakoa, eta erabat normala. Gauza positibo gehiago esatea nahi al duzu?

1 thought on “Masturbazioa zoramenerako bidea dela mito faltsua da

  1. gazte23urte

    Iparraldean esaten da elkor bilakatzen dela masturbatuz, Canadan aldiz itsu…

    Asko masturbatzen naiz ni eta ez naiz ez ero ez itsu ez elkor… Aldiz egia da masturbazioak izan dezakeen kaltea ezagutzen dudala. Baina ez dut uste masturbazioari lotua denik, sexu nahiari baizik.
    Esan nezake garai batez sexu-addict nintzela eta horrela darraitela deritzot, nahiz eta nire gosea gehiago kontrolatzen dudan orai. Espainiar estatuko internet erabiltzaileen sexu testa egin nuen eta esan zidaten sexu apetito oso handia nuela…

    Batzuetan orenak eta orenak iragaten ditut interneten sexu lagun baten bila (gay naiz armarioan) eta hori kaltegarria da, horretan fokalizaturik geratzen naizelako, eta denbora ohargabean galtzen dudalako… Gainera askotan ez dut gustukorik topatzen eta eskua lagun nire nahiari eusten diot…

    Gaur adibidez 2 ordu bederen iragan ditut bila (eta aurkitu dut) baina gertatu izan zait askoz denbora gehiago enterneten iragatea eta ezer ez aurkitzea…

    Uste dut aspertzen naizelarik gertatzen den gauza dela eta nire homosexualitatea ezkutatzeak eragina daukala horretan…

    Erran al daiteke dependentea naizela???

    Erantzun

Utzi erantzuna gazte23urte(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude