Sexuari buruzko 12 mito faltsu

Sexuaren inguruan mito falmitos-realidad-sexo-284ms051210tsu batzuk daude, eta hauek ez digute sexuaz erabat gozatzen uzten. Aurreiritzi hauen ondorioz erreprimitu egiten gara, zerbait falta zaigula pentsatzen dugu, eta gehiago sentitu beharko genukeela edo beste modu batera sentitu beharko genukeela pentsatzen dugu.

Plazerra eta orgasmoa bakoitzak bizitzen duen esperientzia da, eta erabat subjektiboa da. Beraz, bakoitzak modu batean ala bestean sentitzen du, eta ezin daitezke normaltasunaren barruan dauden parametroak ezarri.

Mito eta aurreiritzi hauetako askok gure gorputzaz disfrutatzeko eta plazerra sentitzeko ahalmena okertzen dute, bakarka edo bikotekidearekin. Gure bizitza eta harreman sexualak atseginagoak egiteko, hemen 12 mito argituko ditugu:

1. Baginako orgasmoak arruntenak dira: Klimaxera iristeko modu egoki eta arrunt bat dagoela pentsatzea tontakeria bat da. Emakume askok sarketaren bidez orgasmora ez iristean, zerbait falta zaiela edo hotzak direla pentsatzen dute.

Baina, emakumeen %80a ez da orgasmora iristen sarketarekin bakarrik. Beste eremu erogeno bat estimulatzea beharrezkoa da plazer maila altu batera iritsi ahal izateko, klitoria edo bularrak adibidez. Nondik iristen den ez da kontuan izan behar, orgasmo bat beti baita orgasmo.

2. Dena azal kontua da: Baieztapen hau faltsua da. Izan ere, fantasia oinarrizkoa da. Estimulazio psikologikoak oinarrizko papera du emakumezkoen eta gizonezkoen kitzikapenean.

3. Klitoria botoi bat da: Definizio egokiena adar moduko bat dela esatea izango litzateke. Baginaren sarreraraino iristen dira nerbioak.

4. Emakumeak orgasmo asko edo batzuk izan behar ditu: Emakume batzuk bi, hiru edo lau orgasmo jarraian izan ditzakete. Beste emakume askok, ordea, plazerra esperimentatu ondoren ez dute nahi edo ezin dute jasan berriro estimulatzea, eremu horretan sentsibilitatea oso altua delako.

Beraz, ezin da multiorgasmikoa izaten ikasi, eta multiorgasmoa ez dago inolaz ere emakumezkoaren naturaren propietateari atxikituta.

5. Garrasirik ez badago ez dago gozamenik: Zineak eta telebistak tentsio-handiko orgasmoaren eredu bat saltzen dute, eta pelikula pornoetan bereziki, erabat sinesgaitzak diren garrasiak entzuten dira etengabe. Bizitza errealean aldiz, plazerra adierazteko moduak oso desberdinak izan daitezke, orgasmoak bezalaxe.

6. Erlazio sexual luze bat harreman sexual ona da: Sexuaz hamar minutuz gozatzen bada, baina plazerra handia bada, ezinhobea da. Sexuak ez du inolaz ere neurri estandarrik, eta irauten duena irauten du. Batzuentzat 20 segundu eta minutu eta erdiren artean nahikoa izan liteke. Plazer lasaia gustatzen bazaizu, entzun zeure buruari, eta gogoratu egunak eta egunak daudela: ez badago denbora edo nekatuta bazaude, gorputzarekin konexiozko minutu batzuk oso ondo etortzen dira.

7. Lentzeria sexya duen emakume batek gizonezkoa liluratu egiten du: Hau esaten den arren, ez zaie gizonezko guztiei gustatzen. Gizonezko batzuk emakumea kirolezko arroparekin ikusteko desiratzen daude. Beste alde batetik, emakumezko batek gizonezkoari erabat biluzik harrera ematea, gizonezkoa erotzeko modu egokiagorik ez dago. Gustuak denetarikoak dira.

8. Sexu bereko fantasiak izanez gero, gaya zara: Ez du zertan horrela izan behar. Fantasiak gozatzea eta erotzea ahalbidetzen du; eta bertan, denak balio du. Pertsona batzuk fantasiak berarentzat gordetzen dituzte, eta ez dituzte inolaz ere esaten.

Eta baliagarria da. Fantasian pertsona askoekin ikusten bazara ere, horrek ez du esan nahi orgia batean ondo pasako zenukeenik. Fantasia horixe da, fantasia besterik ez. Eta zeure buruan, estimulagarriak diren pertsona guztiak gonbida ditzakezu ohera. Zure erabakia da.

9. Gizonezkoak beti dute gogoa: Faltsua da. Sexuaren aurrean izaten den jarrerak gauza askorekin du zerikusia, eta libidoaren aldakuntzekin erlazionatzen da. Faktore askok eragiten dute emakumezkoen eta gizonezkoen desio sexualean, besteak beste: dietak, loak, osasunak, estresak, baldintza medikuak, autoestimuak…

10. Emakumezkoen asetzea zakilaren tamainaren araberakoa da: Hau ere faltsua da. Gizonezkoak burutzen duen jarduerak zerikusi txikia du bere zakilaren dimentsioarekin eta askoz zerikusi handiagoa du sentsibilitatearekin eta bikotekidearekin konektatzeko ahalmenarekin.

Gizonezkoek emakumezkoei zakilaren tamainaren inguruan duten iritziari buruz galdetuz gero, emakumezko askok zakil handi baten aurrean beldurra dutela, edo gehiengoari ez zaiola axola esango lukete.

11. Lubrifikatzaileak behar badira, desio falta dago: Erabat faltsua da. Zure lubrikazioa nahikoa ez delako gerta daiteke sarketaz erabat ezin gozatu ahal izatea, eta hori arrazoi hauengatik izan daiteke: kontu hormonalak, estresa edo zure gorputzaren berezitasunen kontuak. Merkatuan aukera asko daude, eta erlaxatzean zure gorputzak erantzun hobea izango du.

12. Jostailu erotikoak behar badituzu zure bikotekideari desioa falta zaio: Hau ere mito faltsu bat da. Erotismoak aldaketa eta estimulatzaile berriak behar ditu pizteko. Jostailu erotikoak paregabeak dira errutinarekin mozteko eta biak disfrutatu ahal izateko. Bikotearentzat tentsio handiko gau bat izan daiteke.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude