Kondoien munduan barneratu gara

kondoiakMerkatuan kondoi mota ugari aurki ditzakegu. Hasteko, neurri ezberdineko kondoiak daude, mutil guztiek ez baitute tamaina bereko zakila, baina, beste ezaugarri batzuen arabera ere sailka ditzakegu preserbatiboak:

LATEXEKO KONDOIAK:

Latexeko kondoiak dira gehien saltzen direnak eta mota ezberdinetakoak daude:

Ildaskatua edo “estriatua”: baginaren hormak estimulatzeko.

Anatomikoa: goiko aldea zabalagoa du honek.

Lubrifikatua: Latexa ez apurtzeko aproposa da.

Zaporedunak eta koloredunak: dastamena eta ikusmena estimulatzeko.

Finak: Gizonaren plazerra areagotzeko.

Orgasmoa atzeratzen duten kondoiak.

Espermizida duten kondoiak: haurdunaldi arriskua are gehiago gutxitzen dute.

PLASTIKOZKO KONDOIAK:

Plastikozko kondoiak homosexualentzako dira egokiagoak. Besteek bezala, sexu bidez kutsatzen diren gaixotasunetatik babesten gaituzte.

NESKENTZAKO KONDOIA:

Emakumearen baginan jartzen da. Ondo jarriz gero, %95eko eraginkortasuna dauka. Plastikozkoa zein latexekoa izan daiteke eta bi “eraztun” txiki ditu: bata irekia eta bestea itxia. Semenari ez dio barrura sartzen uzten eta honek ere gaixotasunetatik babesten gaitu.

Gainera, abantaila asko ditu: oso erosoa da, edozein neskak erabili dezake eta ez du mutilaren plazerra murrizten.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude