Lehen sexu harremanetan gazteek izaten dituzten zalantzak

sexo-en-la-escuelaGazteen artean ohikoa da lehen sexu harremanak izan orduko zalantzak edukitzea. Askok ez dituzte haurdun geratzeko arriskuak ezagutzen eta beste askok ez dakite antisorgailu egokiena aukeratzen.

Zein da lehen sexu harremanak izateko adin egokia?

Ezinezkoa da adin egokiena zein den esatea. Batzuk oso gaztetatik hasten dira sexua praktikatzen, beste askok, aldiz, gehiago itxaroten dute. Halere, sexu adituen ustez 18 urterekin gazteak fisikoki zein mentalki prestatuta daude lehen sexu esperientzietan murgiltzeko.

Zer izan behar dugu kontutan?

Hainbat gaixotasun kutsatu daitezke sexu harremanen bidez eta gainera haurdun geratzeko arriskua ere badago. Horregatik, beharrezkoa da kondoia erabiltzea. Gainera, komenigarria da ginekologoarengana joatea, zalantzak argitzeko eta beste antisorgailu mota batzuei buruzko informazioa jasotzeko.

Kondoia da sexu bidezko gaixotasunak ez kutsatzeko metodo bakarra?

Argi dago sexu bidezko gaixotasunak ez kutsatzeko modurik seguruena harremanik ez izatea dela. Halere, kondoiak ere eraginkortasun maila oso altua dauka (%95). Haurdunaldiaren kasuan, %97ko eraginkortasuna du kondoiak.

“Ez dut kondorik erabili, haurdun egoteko arriskua daukat?”

Nerabe askok ez dute lehen sexu harremanean kondoirik erabiltzen, batez ere, lehenengo aldian haurdun geratzeko arriskurik ez dagoela dioten mito faltsuez fidatzen direlako.

Haurdun egon daitezkeela uste duten neskek lasaitasunez hartu behar dute egoera, urduritasunak eta estutasunak hilerokoa atzeratu dezakete eta. Aste beteko edo pare bat asteko atzerapena izan ezkero, haurdunaldi-proba egin edota ginekologoarengana jo beharko dute.

2 thoughts on “Lehen sexu harremanetan gazteek izaten dituzten zalantzak

  1. Maixabel

    Hok danak gure gaztetxok bakizkie, ala????

    Espero det baietz, igual beste zalantza batzuk dauzkie: Sexu-harreman plazenterok izateko aholkuak, postura errezak…

    Erantzun

Utzi erantzuna Maixabel(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude