Nola prestatu uzki-sexua praktikatzeko?

sexo“Eingo al deu” sexu blogak uzki bidezko sarketa praktikatu aurretik kontutan izan beharreko hainbat aholku emango dizkizue. Gozamena lortu nahi badugu, garrantzitsua da pausu hauek jarraitzea:

Homosexualen artean uzki-sexua ohikoa bada ere, gehienetan heterosexualek ez dute sarketa mota hau praktikatzeko ohiturarik izaten, askotan tabu bezala ikusten dutelako. Hori dela eta, bietako batek sexu jarrera honi uko eginez gero, besteak ez dauka zertan haserretu edo behartu behar.

Lubrifikatzailea eta uzki-sexua

Lubrifikatzaileak asko laguntzen du uzkiko sexuan, bagina ez bezala, uzkia nahiko siku egoten baita beti. Inoiz ez da uzkian zakila sartu ondoren baginan barneratu behar, infekzioak sortzeko arriskua baitago.

Kondoia

Kondoiak ez dira bagina bidezko sexua praktikatzeko soilik erabiltzen. Garrantzitsua da uzki bidezko sexuan ere kondoia erabiltzea. Izan ere, zakila uzkian sartzean zauriak sortu daitezke eta honek HIESAren edota beste edozein gaixotasunen kutsadura eragin dezake.

Presarik gabe

Uzki-sexuak pazientzia eskatzen du. Askotan emakumearentzat mingarria izan daiteke, aipatu bezala, uzkia ez baita bagina bezalako malgua eta hezea. Hori dela eta, sarketa askoz konplexuagoa da. Beraz, apurka-apurka praktikatu behar da sarketa, beti ere, bikoteari eroso dagoen ala ez galdetuz.

2 thoughts on “Nola prestatu uzki-sexua praktikatzeko?

  1. Bidebatez

    Sexua sarketa baino zerbait gehiago dela aspaldian zabal adosturiko gauza zelakoan nengoen, baina uzkira iritsi orduko ahaztu egin zaigu nonbait. Hor ez al dago ba, sarketa baino ariketa atseginagorik?

    Erantzun
  2. Ismene

    Noski baietz! Baina sarketa praktikatzeko puntura behin helduta jarraitu beharreko pausoez hitz egiten dute hemen. Suposatzen da aurretik beste ariketa mota batzuk egin direla, ez? Hori ulertzen dut nik behintzat!

    Erantzun

Utzi erantzuna Ismene(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude