Nola mantendu pasioa bikote harremanetan?

Errutina, aspermena eta motibazio falta izan ohi dira pasioa galtzearen arrazoi nagusienak. Hemen dituzu horri aurre egiteko hainbat aholku:

Lehen, bien arteko begirada bat-batekoa zen, ukipenik txikiena pasioz betetako egun baten hasiera zen eta ez zenuten egun bat ere pasatzen elkarrekin egon gabe. Eta orain, berriz, ez diozue elkarri ia begiratu ere egiten eta harreman sexualak izan gabe hilabete ere pasatu dezakezue.

pasion

Zer gertatu da? Maitasuna amaitu da, agian? Jada ez diot lehen bezala erakartzen? Horrelakoak pasatu daitezke egoera hori bizi duten pertsonen buruetatik, baina ziur aski ez da horrelakorik gertatuko. Batzuetan, errutina, aspermena eta motibazio falta dira bikote baten artean pasio falta egotea eragiten duten faktoreak. Baina, ez da amore eman behar: hasierako egun bero horiek faltan botatzen badituzu, hemen dituzu bikotearen arteko pasioa mantentzeko aholku batzuk:

Kontaktu fisikoa piztu, ohe kanpoan eta barruan. Arreta eta maitasuna behar dugun bakarrak emakumeak garela pentsatzen dugu. Baina oso oker gaude, gizonezkoek ere behar dute maitasuna eta! Sentitzen duzun maitasun hori frogatzeko biderik onena kontaktu fisikoa da: ez ahaztu musuak, laztanak eta besarkadak.

-Izan zaitez erakargarria. Elkarrekin zaudetela urte asko pasatu badira ere, pasioa mantentzeko gakoa lehenengo egunetan elkarrekiko sentitzen zenuten erakargarritasunera itzultzea da. Irribarre bat eskaini zure bikotekideari, begiratu begietara, ohi baino sexyago jantzi, eta erakutsi beragatik oraindik desioa sentitzen duzula. Izan zaitez emakume erakargarria! Zure autoestimua handituko da horrela, eta noski, zure mutila erotu egingo da.

-Izan sentikorra zure bikotekidearen beharrekin. Batzuetan bietako bat edo biak ez dira asetuta sentitzen, eta hori izaten da arrazoi garrantzitsuenetarikoa bikoteak sexua izateari uzten dionean. Zuen kasua dela uste baduzu, hitz egin ezazue, inoiz ez da berandu horretarako eta! Galdetu ea zer gustatuko litzaiokeen, zuri zer gustatzen zaizun esan, eta hitz egin zuen fantasiei buruz. Komunikazio ona oinarrizkoa da bikotearen bizitza sexuala hobetzeko.

-Izan zaitez zure buruaren arduradun. Zu zeu desio falta bizitzen ari zara? Batzuetan zailtasunak izaten ditugu orgasmora iristeko, eta hori gure bikotekidearen errua dela pentsatzen dugun arren, gure ardura da, lotsarik gabe esan behar baitiogu bikotekideari zer den nahi duguna eta desiratzen duguna.

-Errutinarekin hautsi. Errutina pasioaren etsai nagusienetako bat da, eta errutinan ez erortzeko ahalegin guztiak egin behar dira. Etxean egoteaz aspertuta al zaudete? Disfruta ezazue afari erromantiko batetaz, pelikula bat ikusi eta ondoren, etxera itzuli beharrean, joan zaitezte hotel batera. Zuen ohean sexua izan beharrean, etxearen beste toki batzuetan proba egin dezakezue: lorategian, sukaldean, garajean…Azken finean, aske eta inhibiziorik gabe sentitu behar duzue.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude