“Baginatik puzkerrak botatzen ditut sexu harremanak ditudanean”

amor_sexoAtzerapen apur batekin gatoz oraingoan, baina, astea ondo hasteko Olatz Berastegi sexologoak gure irakurle bati argitutako zalantza konpartituko dugu zuekin.

Irakurlearen zalantza:

“19 urte ditut eta nire bikoteak 21. Sexu harremanetan oso ondo moldatzen gara baina bada arduratzen nauen zerbait. Nire baginak zarata arraroak egiten ditu larrua jotzen ari garenean. Puzkerrak botatzean ateratzen den zarata antzekoa egiten du eta ezin dut saihestu. Ez du usainik ateratzen baina oso ezerosoa egiten zait. Zergatik gertatzen zait hau eta zer egin dezaket saihesteko?”

Olatzen erantzuna:

“Kaixo, komentatzen duzunari puzker baginala deitzen zaio. Hau ohikoa izaten da, hau da sarketa praktikatzen den bitartean haizea sartzen da baginan, hor metatzen da eta horren ondorioz puzker baginalak sortzen dira.

Ez dute inolako arazorik sortzen, baina zuk esaten duzu zuretzat deserosoa dela.
Agian zure mutilarekin hitz egin dezakezu honi buruz, nola sentitzen zaren, zure lotsa adierazi al diozu. Honek zuen arteko konfiantza lantzen lagunduko dizue, eta gainera gertaerari garrantzia kendu al diozu.Horrelako egoerez hitz egitea, gure lotsak eta beldurrak plazaratzea, asko laguntzen dio harremanari.

Gero, proba ezberdinak egin ditzakezue, postura aldatzen, adibidez.

Honetaz gain, zure kabuz ariketak egin ditzakezu zure baginako muskuluak indartzeko. Hau da, egunero tarte bat hartu, lasai zauden leku batean ipini eta zutik edo eserita eroso sentitzen zaren posturan, saiatu bagina ixten, eutsi 3 segundo eta ireki (hau da pixa egiten zaudenean pixa etengo bazenu bezala),ariketa honi kegel ariketa deitzen zaio eta baginako muskuluak indartzeko erabiltzen da. Baginaren muskuluak indartsu edukitzea oso garrantzitsua da harreman sexual genitaletan, gehiago disfrutatzeko, adibidez.

Beraz, animo eta ondo segi.”

2 thoughts on ““Baginatik puzkerrak botatzen ditut sexu harremanak ditudanean”

  1. Dotakon

    Jo, nei inoiz pasa naiz neskaren batekin halakorik ta egia esan arraroa izan zan hasieran baina elkarrekin hitz egin genun gertatutakoa ta listo! Ez da hainbesterako!

    Erantzun
  2. Pingback: Josu Mendicute

Utzi erantzuna Dotakon(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude