Kamasutrako jarrerak erakutsi genizkizuen aspaldi ‘Eingo al deu’ sexu blogean eta geroago, asteartero, Manex Rekarteren proposamenak aurkezten hasi ginen. Sexu-jostailuak, lubrifikatzaileak, mozorroak… denetarik ezagutu dugu La Jugueteria sex shopari esker.
Orain, ordea, pare bat asteko atsedenaldia hartuko dugu, zuen proposamenak jaso eta irailean berriro ere proposamen berriak aurkezteko.
Horretarako zuen laguntza behar dugu eta zer nolako proposamenak nahi dituzuen jakin nahi dugu. Eman zuen iritziak, iradoki nahi duzuen guztia, galdetu zuen zalantzak eta guztion artean sexu bloga dibertigarriagoa izatea lortuko dugu.
Zuen proposamenen zain geratzen gara, beraz.
Sekzio berri bat asmatuko nuke nik: “Kontatu larrutaldi bat”. Eta hor erabiltzaileok bota dugun polbo bat konta dezakegu, ze iruitzen?
Gure esperientziak kontatzea denontzat izango da aberasgarria!
@Maixabel
Arrazoi dezu Maixabel. Oso dibertigarria izan ahal da! Benga jente animatu!!!!!
Ba bakizu Maixabel! Hasi zu zure kontakizun batekin!