“Ez zait zakila zutitzen, etengabe laztantzen ez badut”

Ostegunero bezala, Olatz Berastegik gure irakurle baten zalantzari erantzungo dio. Kasu honetan zakila tentetzeko arazoak dituen gazte batek idatzi digu eta gure sexologoak aholkuak eman dizkio.

ereccion
Galdera:

Zakil puntan kokaina jarrita, zakila zutik denbora luzez mantentzen dela esan didate. Hala da? Uneoro zakila laztantzen ez badut segituan “desenpalmatzen” naiz eta nazkatuta nago. 20 urte ditut eta ez dakit ze konponbide jarri honi.

Erantzuna:

Lehenengo galderari ezin dizut erantzun, ez baitakit ze eragina izan dezaketen drogak, eta kasu konkretuan kokainak zakila tentetzerakoan. Gainera, eraginaz gain, ondorioak ere neurtu beharko genituzke, eta ez dakizkidanez, ba ezin dizut erantzunik eman.

Zure kezka, zakila tente mantentzeko etengabe laztandu behar duzula da, eta hau konpontzeko zer egin dezakezun galdetzen didazu. Horrelako egoeretan erantzun zuena ematea zaila da, datu gehiago beharko nituzke:

– Hau da, hau beti gertatzen zaizu, edo bakarrik zaudenean.

– Betidanik horrela izan da, edo azken aldian gertatzen zaizu. Hala bada, zein egoera bizitzen ari zaren, eta egoera honek dituen ezaugarriak ere ikusi beharko genituzke.
Hala ere, aholku bat ematekotan, zera esango nizuke: ez kezkatu gehiegi, zakila tente mantentzeko egin behar duzunagatik, indarrak zure buruari plazerra ematen eta gustura sentitzen bideratu. Hau egitean, ze gertatu zaizun eta nola sentitu zaren esango didazu.

1 thought on ““Ez zait zakila zutitzen, etengabe laztantzen ez badut”

  1. Maixabel

    Aber, zuk laztandu beharrean beste batek laztantzen badizu, edo larrua jotzen ari zarenean, edo felazio bat egiten dizutenean ere “desenpalmatzen” zara???? Hau da, zuk ukitzen duzunean bakarrik enpalmatzen zara???

    Hori horrela ez bada, non dago arazoa? denbora guztian egon nahi duzu enpalmatuta? zertarako?

    Erantzun

Utzi erantzuna Maixabel(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude