“Nire aitarekin amets erotikoak izaten ditut. Lagunduko didazue?”

Ostegunero bezala, Olatz Berastegi sexologoa gure irakurle baten zalantza argitzen saiatu da. Oraingoan neska gazte batek idatzi digu, bere aitarekin amets erotikoak izaten dituela esanez. Adi, Olatz Berastegi sexologoaren erantzunari:

bragas

Irakurlearen zalantza:

“Kaixo

Azkenaldian gauza oso arraroa pasau jata. Gutxi gorabehera birritan edo hirutan nire aitarekin amets erostikoak izan ditut. A ze txarto! Ametsean gusturo neuan, baina, gero zer amestu dotan pentsatzian ze gaizki pasau dotan. Zoratuta nau? Psikologoari bisitxia einbijotzat? Nire aitak no me atrae, para nada, baina zegaitxik amestu dot hori ba? Arduratzekua badan esan ein e!”

Sexologoaren erantzuna:

“Kaixo

Nik ez dakizkit ametsak interpretatzen baina inondik inora amestu dugunaren interpretazioa ez dugu errealitatera eman behar, ametsetan gertatu den bezala. Hau da, zure aitarekin amets erotikoak izateak ez du esan nahi hori errealitatean gerta dadin nahi duzunik ezta gutxiago ere.

Ametsak, eta fantasiak ez dira errealitatea, hau da ametsetan gertatu zaizuna ez da zure errealitatean ematen dena, zuk esaten duzu zure aitak ez dizula erakartzen, beraz, argi daukazu sentitzen duzuna. Amestutakoa sinbolikoki interpretatu dezakezu, ez dakit zein momentutan zauden, aitaren paperak zure bizitzan, gizon bezala zein ezaugarri dituen, gustuko dituzun ala ez…

Baina lasai, ez duzu psikologorik behar. Ametsak, fantasiak dagokion lekuan kokatu behar ditugu, eta hortik interpretatu. Errealitatea aztertzerakoan, zuk argi daukazu zure aita ez zaizula gustatzen, beraz hortik abiatu.

Ondo izan”.

6 thoughts on ““Nire aitarekin amets erotikoak izaten ditut. Lagunduko didazue?”

  1. Jokin

    Ikaragarria da nola gaur egungo psikologoek Freuden teoriak erabat baztertzen dituzten. Kasu hau, gustatu ala ez, “Elektra-konplexu” argia da. Ametsetan gure inkontzientera bidaltzen ditugun gauzak azaleratzen dira, eta kasu honetan, nahiz eta ametsen hizkuntza metaforikoa izan, bere aitarekin maiteminduta dagoela antzeman daiteke. Hau normala da umeen kasuan, baina adin batera heltzerakoan arazo emozional asko sortu ditzake. Hau zure kasua bada, Jodorowskik kasu hauetarako soluzio bat proposatzen du, berak aztertutako kasuetan arrakasta duena: zure aitaren arropa zure bikotekideari jarri eta berarekin sexua izan “pulsio sexuala” modu metaforikoan burutzeko.

    Erantzun
  2. txus

    hi jokin ze esatek?hi pitzatuta hao motel neska ikaratu egingo dek,lehen esandakoa ametsak besterik ez dira.

    Erantzun
  3. Maixabel

    Aupa Jokin!

    Hobena zea! hoi bai, espero det teoria hoik danak zure burui re aplikauko dizkiozula… Bestela, “konsejos vendo y para mi no tengo”, ala?

    Nere aholkue irakurlentzako hau izango litzeke: utzi drogak!

    Erantzun
  4. Dotakon

    Ametsak ezin dia kontrolatu, beraz, zertako kezkatu?? Don’t worry, be happy!!
    Baina Jokin pixkat flipadillua ez? Zer zea, Freuden diszipulua?

    Erantzun
  5. Kattalin

    Apa! Tranki egon.. bote prontuan pasatzen jatzuna irakurtzian, apur bat txokantia da, baina lasai, Txusek dioen moduan, ametsak ametsa dia eta ez errealitatia….

    Erantzun

Utzi erantzuna Dotakon(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude