“Orgasmoak ditut, baina, ez dut hazirik isurtzen”

Irakurle gazte honek zuen laguntza eske idatzi digu. Kontatu zuen esperientziak eta datorren astean Olatz Berastegi sexologoak emandako erantzuna irakurtzeko aukera izango duzue.

“20 urte ditut eta duela pare bat urte galdu nuen birjintasuna. Sexu harremanetan oso gustura egoten naiz nire neskarekin eta egia esan ez dut arazorik orgasmora iristeko, dena den, badut beste arazotxo bat. Kontua da orgasmora iristen naizenean ez dudala semenik isurtzen, hau da, isurketarik gabeko orgasmoak izaten ditut.

condongrande

Momentuz ez dit axola ez dudalako umerik izan nahi, baina, aurrera begira arazo bat izan daitekeela uste dut. Zuei gertatu izan zaizue halakorik? Erantzun mesedez, lasaiago geratzeko bada ere. Eskerrik asko”

3 thoughts on ““Orgasmoak ditut, baina, ez dut hazirik isurtzen”

  1. Ederne

    Apa hi!

    Eon hai lasai, jendea urtek eotek dek hoi lortzeko entrenatzen (beida Sting) eta hik ri-rau lortu! Aprobetxau ta lasi bizi!!

    Erantzun
  2. Maixabel

    Bueno bueno bueno!!!!!!

    Segizazu meikuna derrepente!! Hoi ez da normala, izan daike gutxi isurtzea o eguneko 6. polboa bada ia ezer ez botatzea, baño bestela ez!

    Erantzun
  3. iepa

    Ni mutila naiz eta ez nuen horrelakorik sekula entzun. Ez dakit larria den edo ez, ezta ideiarik ere, sexologo batek erantzun beharko duela pentsatzen dut.

    Erantzun

Utzi erantzuna Ederne(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude