“Nire neska hilerokoarekin dagoenean, sexuak nazka ematen dit”

mario-sexoOstegunetako sexu-zalantzak pil-pilean daude. Gaurkoan, hilerokoa eta sexua dela eta neskarekin ika-mika duen mutil gazte baten dudak argituko ditu Olatz Berastegi sexologoak.

Irakurlearen zalantza:

“Nire neskak hilerokoarekin dagoenean ere sexua praktikatu nahi du. Niri sekulako nazka ematen dit horrek eta berak ez dit ulertzen. Diskriminatu egiten dudala esaten dit, hilerokoarekin dagoenean ez dudalako ukitu ere egiten. Ez dakit honek konponbiderik duen, niri odolez betetako harreman batek ez baitit morborik ematen.

Zer egin dezaket? Gainera ez da tanpaxarekin dagoen bitartean nik masturbatzearekin konformatzen, sarketa, sexu orala eta beste kontu guztiak ere nahi ditu. Sekulako iskanbilak ditugu horregatik”.

Sexologoaren erantzuna:

“Lehenengo aipatuko dut, harreman sexualak adostuak izan behar direla. Adostu hitza aipatzen dudanean, esan nahi dut bi pertsonak, gustura eta aske sentitu behar direla, bestela harremanak derrigorrezkoak bailiran bezala bizitzen ditugu eta honek bikote harremanean ez du laguntzen.

Zure kasuan, aipatzen duzu, nazka hitza, nik esango nuke sentsazio horrek ez daukala zerikusi handirik, gustura sentitzearekin.Zuk hori sentitzen duzu eta sentitzen dugunaren ardura ez da norberarena, sentitzen denarekin zer egingo den, aldiz, bai. Nola dakigu zein den ekintza hoberena sentitzen dugun hori bideratzeko? Argi eta garbi, guri eta besteari deseroso edo gaizki sentiarazten ez gaituena. Zuen kasuan, eta kontatzen didazun egoeran, uste dut, ez zaudela derrigortuta, berarekin harreman sexual genitalak edukitzera, ez bazara ondo sentitzen. Horregatik zuk ez diozu diskriminatzen, inondik inora ere.

Zuen artean hitz egin beharko zenukete eta argi utzi zuen arteko praktika sexualak bien artean adostutakoak izan behar direla, biak ondo sentitu behar zaretelako. Dena den eta bukatzeko, zuk aipatzen duzu hilerokoarekin dagoenean berari ez diozula ukitzen ere. Hilerokoa deserosoa izan daiteke harreman sexual genitaletan, baina agian beste praktika edo kontaktu mota eduki ditzakezue ( muxuak, laztanak, elkarri egindako masajeak…). Beraz, ez agobiatu eta elkarrekin disfrutatzeko bide berriak eraiki.”

1 thought on ““Nire neska hilerokoarekin dagoenean, sexuak nazka ematen dit”

Utzi erantzuna Eznaiz(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude