‘Sextoymio’: bikotearekin jolasteko jokoa

Zure bikotearekin zerbait ezberdina egin nahi baduzu, adi ‘Eingo al deu?’ sexu-blogak aurkezten dizun joko berri honi. ‘Sextoymio’ bi jokalarirentzako jokoa da, dibertigarria eta sexuaz gozatzeko aukera paregabea eskaintzen duena.

Kutxa batean bilduta dator eta honek 69 papertxo ditu barruan, bakoitza Kamasutrako jarrera ezberdin batekin.

Jolasteko oso erraza da. Kutxatik papertxo bat atera eta jokalariak tokatu zaion jarrera probatu beharko du. Papertxo bakoitzak azalpen txiki bat dauka.

kamasutra jokoa

Denetarik dago. Jarrera batzuk oso zailak dira, adibidez, zubiaren jarrera. Beste asko oso gozagarriak dira, mitxoletaren ‘postura’ esaterako eta badira felazioa bezalako sexu-jarrera sinpleak ere.

Badakizue, probatu eta gozatu!

2 thoughts on “‘Sextoymio’: bikotearekin jolasteko jokoa

  1. Arki

    Jo ba ezdakit baina nik ere nahidut.

    Igual blog honetako sexologoak erantzun ahal digu! Non daude horrelako dendak? Ala saltzen dute bebai interneten?

    Jo zelako kontu interesgarriak jartzen dozuezen blog honetan. Primerakoa da

    Erantzun

Utzi erantzuna Ni(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude