Asteko Kamasutrako jarrera: “Misiolariaren dantza”

Asteartea iritsi denez, Eingo al deu sexu-blogean Kamasutrako jarrera bat aurkeztuko dizuegu. Oraingoan “Misiolariaren dantza” nola egiten den azaltzera gatoz.

Misiolariaren dantzaDeskribapena:

Guztion artean ezaguna den misiolariaren jarreratik datorren postura bat da. Emakumeak ipurmasailak estutu eta mokorra okertu behar du. Orduan gerria izurtuko du, mugimendu zirkularrak eta bertikalak eginez.

Alde onak:

Estimulazio ona lortzen da. Gizona erraz iristen da orgasmora.

Alde txarrak:

Denbora luzez jarrera hau mantentzea nahiko zaila da. Bikotea erraz nekatzen da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude