Bola txinatarrak… zertarako?

bolasOstegun honetan bola txinatarrei buruz hitz egingo digu Olatz Berastegi sexologoak. Irakurle batek egindako galderaren erantzuna da hain zuzen hemen azaltzen zaizuen azalpena:

Irakurlearen zalantza:

“Zer dira bola txinatarrak? Zertarako eta nola erabiltzen dira? Arriskutsuak dira? Orgasmora iristeko erabiltzen dira ala zein da nagusiki euren funtzioa? Ipurdian ere erabili daitezke?”

Olatzen erantzuna:

“Bola txinatarrak bi edo hiru bolekin osatutako tramankulu bat da eta material ezberdinetakoak daude. Funtzio ezberdinak eduki ditzakete, alde batetik baginako muskulua eta ‘suelo pelvico’ deritzogun atala lantzeko eta indartzeko erabiltzen dira eta bestetik, baginan barnean erabilita sentsazio gustagarriak lortu daitezke.  

Hori dela eta, ondorio bezala, sarketarekin egiten diren sexu-harremanetan plazer gehiago sentitu daiteke. Ez dira arriskutsuak eta erditu duten emakumeentzat oso baliogarriak dira, erditu ondoren baginako muskuluak indarra galtzen dutelako.

Printzipioz baginan erabiltzeko balio dute, baina norbaitek ipurdirako erabili nahi baditu probatu dezala eta kontatuko digu”.

1 thought on “Bola txinatarrak… zertarako?

  1. nineu

    Puff, nik baditut eta gozada bat dia. Berez horiek erabilita, baginan ematen duten sensazioa ez da hain handia neretzat. Baina hauek erabiltzen ditudanetik askoz sensazio handiagoak ditut sexu harremanetan.

    Erantzun

Utzi erantzuna nineu(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude