“27 urte ditut eta ez dut inoiz sexu harremanik izan”

Ostegunero bezala, Olatz Berastegi sexologoak gure irakurle batek bidalitako zalantza argitu du oraingoan ere:

Irakurlearen galdera:

27 urte ditut eta ez dut sekula sexu-harremanik izan. Lagunekin oso gutxi ateratzen naiz eta parrandan irten eta mutil bat hurbiltzen zaidanean, alde egiten dut. Izan ditut aukerak mutilekin enroiatzeko, baina, palo galanta ematen dit, birjina naizela eta inoiz mutil batekin egon ez naizela nabarituko didate. Alergia bezala diet mutilei, baina neskak ere ez zaizkit gustatzen. Arazoa da, ez dudala gogorik ezta kuriositaterik ere eta horrek arduratu egiten nau. Nola eman pausu hori? Beharrezkoa da pausu hori ematea?”

Olatzen erantzuna:

Lehenengo esango nizuke lasai egoteko, ez zara pertsona bakarra 27 urterekin harreman sexualik izan ez duena. Hori ez da larria, ezta lotsa emateko moduko zerbait ere. Dena den, zuk aipatzen duzun kuriositate falta hori lotsarekin lotuta egon daiteke, eta horren ondorioz zure desioa blokeatu dezakezu.
Honetaz gain komentatzen duzu ligatzeko aukerak izan dituzula, baina lotsagatik ez zarela joan. Nik esango nizuke ligatzeak ez duela suposatzen lehenengo kontaktuan larrua jo behar denik. Mutilak hurbiltzen zaizkizunean kendu burutik larrua jo behar dela, eta emaiezu aukera ezagutzeko, berarekin hitz egiteko. Eta agian horrela, konfidantza hartuz, erosoago sentitu zaitezke. Gero gerokoak.
Gogoa eta kuriositate eza aipatzen duzunean, niri galdera batzuk bururatzen zaizkit: Ez al duzu gogorik beste pertsona batzuk ezagutzeko? Ez al duzu nahi beste pertsona batekin kontaktuan jartzea? Askotan gogoa bakarrik koitoarekin lotzen dugu, baina harremanak edukitzeko gogoa ez dago horrekin lotuta soilik.
Hor gogo edo desio gehiago sartzen dira; hala nola, beste pertsona bat ezagutzeko gogoa, gorputzen kontaktua izateko gogoa, beste pertsona batekin gustora sentitzeko gogoa, elkarrekin gozatzeko gogoa, maitatua eta desiratua sentitzeko gogoa… Beraz gogoa ez dugula adierazten dugunean, harreman sexual koitalez gain, puntu ezberdinak aztertu behar ditugu.
Bukatzeko, ez ahaztu askotan gure buruari baimena eman behar diogula ondo pasatzeko. Ondo sentitzeko, plazerra sentitzeko, eskubide osoa dugulako.

1 thought on ““27 urte ditut eta ez dut inoiz sexu harremanik izan”

  1. Eup!

    Nik hurrengoa gomendatuko nioke:

    Buruan buelta ta buelta badabil gai honekin, lehenengo harreman bat izatea. Horretarako bi bide ditu: konfidantza duen ezagun batekin egotea edota inork ezagutzen ez duen leku batera joatea eta hantxe egitea. Nik bigarren hau bizi izan dut, atzerrian hain zuzen.

    Behin lehenengo experientzia edukita, “arazoa” burutik kenduta, hurrengo experientziak errazagoak, lasaigarriagoak eta goxoagoak izango direla uste dut.

    21 urte ditut eta nire lehengo experientzia uda honetan izan da. Eta mutila naiz. Eta nire egoera ia berdina da/zen: ez naiz irtetzen apenas lagunekin parrandan, ligatzeko blokeatzen nintzen (horrela seguruago sentituz, eta, beraz, ezer egin gabe), birjina nintzen, neskak ikutuezinak bezala begiratzen ditut (gero eta indibidualistagoak mutilarekiko, baina inoiz baino politagoak), etab. Hau da, denetarako aitzakiak nituen nire buruan.

    Lehenengo experientzia izan eta gero, askoz lasaiago nago, zeren ya ez dut buruan noiz izango dudan, norekin eta nola lehenengo experientzia. Nire kasua atzerrian izan da, zeren jakinaren gainean negoen, errealitate hori bizitzen dudalako noizean behin, hemengo neskak tratuan askoz hotzagoak direla latinak baino. Eta gutxienez lehenengo experientziarako, harreman sexuala bera baino, jarrera bat ere bilatzen nuen, konfidantza bat.

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude