“Isurtzen naizenean oso semen gutxi botatzen dut”

Ostegun honetan ere sexuari buruzko kontu berri bat jakinda oheratu nahi baduzue, irakurri gaurkoan Zestoako gazte batek Olatz Berastegi sexologoari egindako galdera. Benetan interesgarria!

Irakurlearen galdera:

“Kaixo Olatz. Isurketa izaten dudanean oso semen gutxi botatzen dut. Tantatxo bat jausten zait eta kito. Lagunekin hitz egin dut eta denek esan didate eurek ‘parrastadatxo’ bat botatzen dutela.

Zergatik gertatzen zait hau? Agian espermatozoide gutxi ditudalako? Umeak izateko orduan eragina izan dezake honek?”

Olatzen erantzuna:

“Lasai egon zaitez, pertsonaren arabera semen kantitate bat edo beste isurtzen da eta. Honekin esan nahi dut, zure lagunek ere ez dutela denek kantitate berdina botako. Gainera, ez da gauza bera behin bakarrik isurtzea edo, adibidez, jarraian bi aldiz isurtzea. Lehenengo aldian beti botako duzu hazi gehiago bigarrenean baino. Beraz, astean zenbat eta isurketa gehiago izan, egun bakoitzean botatzen duzuna gutxiago izango da.

Dena den, eta lasaiago geratu nahi baduzu, noizean behin urologoari bisita bat egitea ez da gaizki etortzen. Gerta liteke, isurketa kantitatea urria izatea konduktuetan oztoporen bat dagoelako. Urologoak guztia ondo daukazun begiratuko dizu, konduktuak ondo dauden… Ondo izan.”

1 thought on ““Isurtzen naizenean oso semen gutxi botatzen dut”

  1. baibai

    masturbatzen naizenan semena ixurtzen dut. ondorengo ordubetean, kantitate txikian semen pixka bat ixurtzen joaten naiz.

    normala al da hori jaknda ez dudala zakila ikutzen??

    Erantzun

Utzi erantzuna baibai(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude