“Bi urtetan ez dut orgasmorik izatea lortu”

Eta gaurko zer? Osteguna da eta galdera berri bati erantzuna ematera dator Olatz Berastegi sexologoa. Hain zuzen ere, kezkatuta eta konponbide bila idatzi digun neska bati aholku emango dio gaurkoan Olatzek. Baina zergatik dago hain arduratuta Mendaroko neska hau? Hemen duzue azalpena:

Irakurlearen galdera:

“Bi urte daramatzat nire mutil-lagunarekin eta orain arte ez dut sekula orgasmorik izan. Masturbazioaren bidez, laztanekin, larrua jota, miazkatuz… modu denetan saiatu gara, baina, ezinezkoa da. Ni oso lasai egoten naiz, beraz, ez da urduritasun kontua eta pazientzia osoz saiatzen gara, dena den, alferrik da.

Batzuetan ni bakarrik ahalegintzen naiz eta hala ere, ez dut lortzen. Zer egin dezaket? Nire ametsa da orgasmo bat edukitzean zer sentitzen den jakitea. Lortuko dut noizbait?”

Olatzen erantzuna:

“Argi utzi diguzu sexu-harremanak lasaitasunez eta pazientzia osoz hartzen dituzula, baina, litekeena da zuk uste bezain lasai ez egotea. Zergatik? Helburu berdin batean oinarritzen zarelako beti, hau da, orgasmoan zentratzen zarelako eta hori burutik kentzen ez duzun bitartean oso zaila izango delako klimaxera iristea.

Gorputza trankil sumatzen duzu, dena den, aipatu bezala, buruan bueltaka beti ideia berdina dabil eta nahigabe informazio hori gorputzera iristen da.

Horregatik, oraingoz helburu hori albo batera uztea gomendatzen dizut, orgasmoa ez izateak ez baitu ondo pasatzen ez zaudenik esan nahi. Zure gorputzarekin nahiz aldamenean duzunarekin gustura sentitu behar zara eta horretan jarri behar duzu indarra; joko berriak asmatuz, plan ezberdinak antolatuz…

Jolastu zure gorputzeko atal guztiekin eta, orgasmoan pentsatu gabe, gehien gustatzen zaizuna zer den bilatu behar duzu. Modu horretan lortzen ez baduzu eta orgasmora heltzeko gogoa hain bizia bada, bisitatu sexologoren bat eta berak gomendio gehiago emango dizkizu.”

Zuk baduzu zalantzarik? Hala bada, bidali mezua bat gazteaweb@eitb.com helbidera eta Olatzek erantzungo dizu.

1 thought on ““Bi urtetan ez dut orgasmorik izatea lortu”

  1. Martxela

    Niri be bardina gertatzen jazta ta ia desesperatuta nau. Eta eznau bapez ados sexologien gomendijuagaz.

    Pazientzia badogu eta modu danetan probau dogu, orgasmoan pentsetan, orgasmoan pentsa barik… eta no hay manera!

    Nik uste dot neska batzuk insensibliak garela eta sexua mutilentzako inbento bat dala!

    Erantzun

Utzi erantzuna Martxela(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude