“Nire txakurrak bero-bero jartzen nau”

Osteguna berriro eta Olatz Berastegi sexologoak irakurle baten zalantza argituko du beste behin ere. Kuriosoa oraingo honetan Laudioko gazte batek egindako galdera:

“Kaixo Olatz. Nahiko urduri eta arduratuta nabil azkenaldian gertatzen zaidan kontu batengatik. Txakur bat oparitu didate eta asko gustatzen zait berarekin jolasean ibiltzea. Elkar musukatzen dugu eta nik laztan pila egiten dizkiot. Dena dela, gauza arraro bat ere gertatzen zait. Musuak eman eta berarekin jolasean ibiltzen naizen bakoitzean zakila zutitzen zait eta nahiko kitzikatuta sentitzen naiz. Ez nuke sekula txakur batekin sexu-harremanik izango, baina, zergatik geratzen zait hori? Txakur batekin berotzen naiz!”

Olatzen erantzuna:

“Kaixo, lasai egon zaitez, ez da zuk diozun moduan kontu arraro bat. Txakurra izakia da, ilea dauka, usaia, gorputza, bizirik dago eta honek guregan sentsazioak sor ditzake, edozein izakirekin kontaktuan egotean gerta litekeen bezala. Ez dakit inoiz entzun duzun, baina, askotan esaten da txakurren kontaktua terapeutikoa dela, hau da, pertsonengan emozioak eta sentsazioak sortzen dituela.

Zure gorputzak bere kontaktuari erantzun bat eman dio, hori da dena. Zer esan nahi dut honekin? Edozein animaliarekin dugun kontaktuan sentsazio ezberdinak izan ditzakegula eta gure gorputzak horri lotuta erantzun bat eman dezakeela, zure kasuan zakila tentetzea eta kitzikatuta sentitzea. Beraz, ez larritu.”

Zure zalantzaren zain gaude. Dakizun moduan, Olatzek aspalditik kezkatzen zaituen kontu horren erantzuna izan dezake. Gure aholkuak doakoak eta guztiz anonimoak dira. Hortaz, badakizu, bidali mezu bat gazteaweb@eitb.com helbidera eta aurki erantzuna jasoko duzu.

2 thoughts on ““Nire txakurrak bero-bero jartzen nau”

  1. Mikele

    Makina bat artzainek lasaitu behar izan du bere sexu grina ardiekin, mendiaren bakardadean!!! Zenbaiti gaixotasuna dela irudituko zaio, baina aizu, beharrak beharrak dira!

    Erantzun
  2. Marixabel

    Ni ados nau Mikelekin, beharrak beharrak die ta zakurre kejatzen ez dan bittarten, aurrea!!! Hoi bai, nere ezaunen batek itten bao larrutukoet! jajajaj

    Erantzun

Utzi erantzuna Marixabel(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude