“Koitoari beldurra diot azkarregi isurtzen naizelako”

Ostegunero bezala, irakurle batek egindako galderari erantzungo dio gaur Olatz Berastegi sexologoak. Hona hemen ‘Eingo al deu’ sexu-blogeko jarraitzaile baten zalantza:

“Masturbatzean zein sexu orala praktikatzean oso goiz isurtzen naiz, hori dela eta, koitoa praktikatzeko beldurra daukat. Zer egin dezaket?”

Eta hona hemen Olatzek emandako erantzuna:

“Hasteko, esango dizut sarketa, masturbazioa eta ‘sexu orala’ hiru kontu ezberdin direla. Mutil asko masturbazioa edota ahozko sexua praktikatzean, larrua jotzean baino lehenago ‘korritzen’ dira eta beste askori kontrakoa gertatzen zaie, hau da, arinago isurtzen direla koitoaren bidez beste praktika batzuekin baino.

Gainera, garrantzitsua da jakitea mutil gehienak isurtzen direla nahiko azkar sarketa praktikatzen dutenean, baina, horregatik ez da inor lotsatu behar.

Gure burua hobeto ezagutzen dugun heinean, erosoago sentiarazten gaituzten sexu jarrerak bilatzen ditugu eta esperientziak isurketarik izan gabe gehiago irauteko ‘posturak’ zeintzuk diren irakasten digu.

Nik pertsonalki esango nizuke ez izateko beldurrik koitoa praktikatzeari eta arinegi korritzen zarela uste baduzu, saiatzeko, beste pertsona horrekin batera, jarrera berriak bilatzen, komunikazioa landu eta erosoago sentitzeko. Sexu-harremanak izateko orduan, komunikazio hori oso aberatsa baita.

2 thoughts on ““Koitoari beldurra diot azkarregi isurtzen naizelako”

Utzi erantzuna ZiTAL(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude