Eta mutilak gogorik ez duenean zer?

Beti ez dira neskak izaten sexu-harremanak izateko orduan gogo falta erakusten dutenak, mutil askok ere arazo hau izaten baitute sarritan. Normalean bikotean nahasia eragin ohi duen gai bat da, ulertzeko eta konpontzeko nahiko zaila delako.

Baina nondik dator gogo falta hori? Askotan frustrazioa edota lotsa dira arrazoi nagusiak. Konfiantza ezagatik, mutila ez da kitzikapen prozesuan eroso sentitzen, ezta larrua jotzeko orduan ere. Gezurra dirudien arren, bikoteek sexu-harremanak izateari uzten diotenean (40, 60 zein 80 urterekin), kasuen %90ean gizona izaten da erabaki hau hartzen duena.

Bikotearen sexualitatearen esentzia zirri atsegingarriak ematean eta jasotzean oinarritzen da, baina, gizonek gehienetan sarketa praktikatzeari soilik ematen diote garrantzia. Ikerketa askok erakusten dute sexu-harremanen %85 koitoan bukatzen direla eta horren ‘errudun’ nagusia gizona dela. Gainera, sexua sarketarekin bakarrik lotzen duten mutilek gainerakoek baino gutxiago disfrutatzen dute sexuaz.

Sexualitate malguago baten aldeko apustua egiten duten bikoteek 80 urtera arte harremanak izatera iritsi daitezke, gainerakoek, aldiz, gazteago baztertzen dituzte sexu-harremanak.

Sexu-gogoa erosotasunarekin, aurrea hartzearekin eta harmenarekin dago estuki lotuta. Oinarrizkoena, orgasmoaren eta koitoaren aurretik, desioa, atsegina eta satisfazioa edukitzea da.

Mutiloi gertatu izan zaizue sexua praktikatzeko gogorik ez edukitzea?

1 thought on “Eta mutilak gogorik ez duenean zer?

  1. iker

    bai… neri gertatu zait gogorik ez izatea. Baina jendeak ez du ulertzen; antza, gizonezkoak beti egon behar dira prest, baina ez da horrela gertatzen beti.

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude