‘Kama Sutra’ katolikoa

Katolikoek ere pasiozko bizitza sexuala izan dezakete. Hala dio behintzat ‘Kama Sutra Katolikoa’ liburua idatzi berri duen Poloniako frantziskotar batek.

Ksawery Knotzen hitzetan, ezkondutako bikoteek “maitasuna zentzu guztietan” erakuts dezakete koitoa praktikatzen ari direnean, adibidez, eskuekin edota ahoarekin sexu-organoak estimulatuz, eta horregatik “ez da zertan Jainkoa iraindu behar”.

Maitasun kristauaren eskuliburu honek Poloniako Eliza Katolikoaren onespena dauka eta herrialde horretan best-seller batean bilakatu da.

“Jende askok uste du ezkondutako bikote katolikoen bizitza sexualean poztasuna, pasioa eta fantasia debekatuta daudela. Sexuak tristea izan behar duela pentsatzen dute, baina, pertsona horiek ez dakite Jainkoak beraientzat bizitza sexual zoriontsua nahi duela”, dio frantziskotar honek.

Batek baino gehiagok pentsatuko du nolatan den posible apaiz ezkongabe batek sexu-harremanei buruz hitz egitea. Berak badu galdera horrentzako erantzuna ere: “Bikote askorekin hitz egin ostean dudan iritzia da hau. Bakoitzak bere bizitza sexualaz gozatu behar duela iruditzen zait eta horretarako beharrezkoa da Elizaren ikasbideak jarraitzea, bikoteengan erruduntasunik ez eragiteko”.

Litekeena da Jainkoaren aginduak jarraituz sexua nola praktikatu behar den irakasten duen eskuliburu hau, denborarekin, beste hizkuntza batzuetara itzultzea.

1 thought on “‘Kama Sutra’ katolikoa

  1. Josune

    Tupper Sex
    Asteburu hontan despedida bat izan deu ta tupper sex bat antolatu deu. Gero ta lagun gehiagori entzuten genion kontu hori ta guk ere probatzea pentsau gendun. Ta oso ondo e!
    Toy Party enpresako neska bat etorri zitzaigun ta mila ta bat produktu erakutsi zizkigun. Hori bai, gehienak neskentzako jostailuak zien, bakarrik erabiltzeko edo bikoteakin jolasteko.
    Zenbat gauza dauden! konsoladorek, bibradorek, eraztunak, kandelak, gorputzean igurtzitzeko txokolatea, olioak, jolasak… De todo!
    Despedida baterako ideia ona da. Edo bestela, lagunekin elkartu eta atsalde polit bat pasatzeko ere bai.

    Erantzun

Utzi erantzuna Josune(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude