“Emakumeok ez dugu gau bateko sexu-harremanik nahi”

‘Eingo al deu’ sexu-blogean ‘gau bateko sexu-harremenak’ gorrotatzen eta salatzen dituen neska gazte baten adierazpenak jaso ditugu bart.

Anonimo bezala identifikatutako irakurle honen hitzetan, “mutil gehienak sexu-obsesioak jota bizi dira eta ez dituzte nesken jarrera eta nahiak errespetatzen”.

“Mutil bat ezagutu eta gau berean berarekin oheratzea astakeria hutsa da. Sexuaz gozatzeko beharrezkoa da maitasuna, eta maitasunik gabeko harremanak mutilek soilik ulertzen dituzte”.

Oraindik gazte askok mota honetako aurreiritziekin jokatzen dute, baina, egia esan, neurri egokiak hartuta, asko disfrutatu daiteke ezagutzen ez duzun pertsona batekin ere.

Zuek praktikatuko zenukete sexua ezagutu berri duzuen pertsona batekin?

6 thoughts on ““Emakumeok ez dugu gau bateko sexu-harremanik nahi”

  1. Miki

    Bai, inolako zalantzaik gabe!!! Pertsona bat izautu ta elkarrekin atraktibo sexuala badao, gauza hobeik ez dao! Elkarrekin larrutan in ta geo… geo geokuak!!

    Erantzun
  2. Lili

    Ba ni ados nao blogean agertzen den neska horren iritziakin!! gaur egun gauzak dauden bezela, ni ez naiz fiatzen gau batian izaututako pertsona batekin enrollatziakin! Auskalo nor dan, auskalo nolakua dan… Puf, nik paso!!

    Erantzun
  3. ekaitz

    Konturatu zarete zelako astokeriak esaten zabiltzaten?

    Maitasuna gauza bat da eta sexua beste bat. Gau batean edonorekin pasatu daiteke ondo, zure bikotearekin, zure lagun batekin edota ezagutzen ez duzun pertsona batekin.

    Askotan neskak reprimitu hutsak zaretela iruditzen zait.

    Eta Lili ados nago gaur egun edozer gertatzen dela diozunean, baina, zoroa dena zoroa da eta lehen egunean edo hirugarren hilabetean egin ahal dizu min.

    Erantzun
  4. Lili

    Bai, ekaitz, baina gaixotasunak eta horrelakuak zer?? Bale kondoia erabilita saihestu daitezke, baina… Beti?? Seguru?? nei rollo txarra ematen diate!!

    Erantzun
  5. karla

    Nik gustora eukiko nuke gau bateko harreman batm miño ingurukoek esango luketenagatik seuruna enintzake ausartuko… herri txikien desabantaillak!!

    Erantzun
  6. beltxi

    karla ez zait ondo iruditzen esan duzuna!nik uste dut bakoitza libre dela nahi duena egiteko.Nik eduki ditut gau bateko sexu-harremanak eta ez dut ezer txarrik ikusten.

    Gau ondo pasa ezkero…aurrea nexkak!jeje!

    Erantzun

Utzi erantzuna karla(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude