Orgasmoaren intentsitatea

Sexua orgasmoan oinarrituta egon behar dela uste du jende askok eta ulertzekoa da, batez ere, klimaxak dituen onura fisiko nahiz psikologikoak kontutan hartzen baditugu.

Orgasmora iristen garenean, gure bihotza minutuko 140 taupada izatera heltzen da. Esperientzia arina da orgasmoa, gutxi gorabehera 3 eta 10 segundo artean irauten duena.

Askotan orgasmoaren intentsitateak aurretik izandako prozesuarekin du zerikusia, prozesu horretan sexu-estimulazioa areagotuz baitoa. Baina, pertsona bakoitzak orgasmo mota ezberdinak ditu.

Mutilen kasuan adibidez, isurketa goiztiarrak dituzte askok eta nesken kasuan, berriz, orgasmora iristeko zailtasunak izaten dira sarri. Egoera bata zein bestea nahiko ezatseginak direnez, gazteen artean ardura sortzen duten bi gai dira. Baina, orgasmora iristeko zailtasuna ez da emakumeen kontua soilik izaten.

Orokorrean bere buruaz gehiegi kezkatzen diren pertsonek, sexuaz disfrutatzeko arazo gehiago izaten dituzte, hortaz, eurentzat zailagoa izaten da orgasmoa intentsitate osoz bizitzea.

Normalean koitoarekin lotzen dugu orgasmoa, baina, jakina da neska askorentzat ez dela koitoa klimaxera iristeko biderik aproposena.

Zuk nola bizi dituzu zure orgasmoak? Intentsitate handiko orgasmoak dituzu? Eta nolako inportantzia ematen diozu sexu-harremanetan orgasmora iristeari?

1 thought on “Orgasmoaren intentsitatea

  1. ni

    aupa!
    nik ez dut inoiz koitoa praktikatu arrazoi bakar batengatik. Egia esan, masturbatzean oso goiz isurtzen dut (2-3 minutu ere ez ditut behar), baita ahozko-sexua praktikatzean ere (3-4 minutu baino gehiago ezin dut iraun).
    Zer egin dezaket? egia esan, edonorekin ezingo nuke koitoa praktikatu, oso goiz amaitzen dudalako eta horrek lotsa emango lidake…

    Erantzun

Utzi erantzuna ni(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude