Esperimentu baterako bikote bila

Britainia Handiko enpresa bat urrutitik intimitatea izatea ahalbidetzen duen asmakizuna probatzeko prest dauden bikoteen bila ari da. Enpresak, Distance Lab eskoziarrak, Mutsugoto izeneko asmakizun berriak interes handia piztu duela adierazi du.

Makina, kamera, argi artifizial eta ordenadoreen bitartez, bikotekideei elkarrekin egongo balira bezala ukitzeko aukera emango die, nahiz eta errealitatean hainbat kilometrotara egon bata bestearengandik.

Aparatuak maitaleei elkarrekin egongo balira bezala ukitzeko aukera ematen die.

Bikotekideek atzamarretan eraztunak eraman behar dituzte; horiek ohearen gainean kokatutako kameraren ikusmiran daude. Kamerek eraztunek gorputza laztantzen egiten dituzten mugimenduak jarraitzen dituzte.

Mugimendu horiek beste pertsonaren gorputzera izpi argi bezala igorri eta proiekta egiten dira.

Tomoko Hayashi japoniarra da Mutsugotoren asmatzailea eta bere lan berria abuztuan Edinburgoko Jaialdian aurkeztuko du.

Teknologia berrien iraultza sexu-harremenatara ere iritsiko da?

3 thoughts on “Esperimentu baterako bikote bila

  1. Maite

    Zelako asmakizuna!
    Niri ez zitzaidan inportako horrelako esperimentuan partehartzea, baia, ez dut uste mutilarekin egongo bazina bezala disfrutauko nukenik!!
    Bestearen presentzia ordezkaezina da eta…

    Erantzun
  2. Jon

    Berarekin egongo bazina, baina berarekin eon gabe, bere laztanak jasotzen baina gero, bere zurrunkak entzun gabe ezta??
    Ez dakit, probatea izango litzateke ezta… halaere, urruntasunean ezin da danatarik ein…

    Erantzun

Utzi erantzuna Miki(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude