Sexua eta hilerokoa; bateragarriak ala bateraezinak?

Hilerokoak etsipenak nahiz pozak ekarten ditu, egoeraren arabera. Kasu askotan, egun batzuetako atzerapenak urduritasuna eta estutasuna eragin dezake, baina, beste zenbaitetan asmo erotikoak zapuzteko bide ere izaten da.

Nork ez ditu entzun ‘mutil batekin geratu naiz eta justu hilerokoarekin nago’ bezalako komentarioak? Behin baino gehiagotan aipatutako kontuak dira horiek, baina, zergatik egin behar zaie uko sexu-harremanei emakumea hilerokoarekin dagoenean?

Beharbada mutil askorentzat ezatsegina izan daiteke hilerokoarekin dagoen neska bati ‘cunnilingusa’ egitea, horrek, ordea, ez du beste praktika batzuk baztertu behar direnik esan nahi.

Nahikoa da elkarrekin sexua izan nahi duten bi pertsonen arteko adostasuna, hilerokoarekin edo hileroko gabe harremanak izateko. Hori bai, kontutan eduki behar da, hilerokoarekin ere haurdun geratzeko aukerak daudela eta HIESA bezalako gaixotasunak bedin-berdin transmititu daitezkeela. Bestelakoan, lasaitasun osoz gozatu daiteke sexuaz.

Zuk izaten al dituzu sexu-harremanak hilerokoarekin zaudenean? Kontatu zure esperientzia.

5 thoughts on “Sexua eta hilerokoa; bateragarriak ala bateraezinak?

  1. Lore

    Nei izugarri gustatzen zait hilerokoarekin nagoenean larrutan egitea. Oso erraz eszitatzen naiz eta sexu harremanetan beste edonoiz baino gehiago gozatzen dut… Nik uste aurreiritziak alde batera utzi behar direla.
    Benetan, probatu!!!!

    Erantzun
  2. Miki

    Jo, nere neskak gauza bea esateu, reglakin kriston gogua izaten dula larrutako, bestetan baino haundiagua, baina ez dakit… Nik ez det probatu, baina ez dakat gogo haundiyik…

    Erantzun
  3. Josune

    Jo, ba nik ez dakit ze esan. Ni mutilakin bizi naiz ta ez deu preserbatiboik erabiltzen. Eta bai, hilekoarekin ere bero bero jartzen naiz. Baina maindiriak inoiz baino zikinao uzten ditugu. Ta geo ez dit grazik egiten hor lotan gelditziak.

    Erantzun
  4. Koko

    Ni askotan egin gabe geratu naiz, arrazoi horregatik. Baina uste dut ni enintzela gustora egongo eta nere bikotea ere ez. Nere lagunek egin izan dute eta atsegina dela esten dute baina nei ez didate konbentzitu.

    Erantzun
  5. elen

    Egia esan nik iñoiz ez det harremanik izan hilekoakin nagonen, batez ere nire aldetikan ez didalako irrika berezirik sortzen, ez nintzelako lasai egongo. Akaso probatzea izango da…baina koko bezala ni ere oraindik ez naute konbentzitu

    Erantzun

Utzi erantzuna Miki(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude