Ongi masturbatzeko aholkuak

Zaila da guztiontzat egokia edo atsegingarria den masturbazio batetaz hitz egitea. Argi dago emakumeak eta gizonak ez direla modu berean masturbatzen, baina, sexu bereko pertsonen artean ere ezberdintasunak egon daitezke. Horregatik, guztiontzat baliagarriak izan daitezkeen zenbait aholku eman nahi dizkizuet.

Zergatik masturbatzen gara? Zein da helburua? Askoren ustez orgasmoa bilatzea da masturbazioaren helburu nagusia eta ez gara konturatzen horrela pentsatzeak arazoak ekar ditzakeela. Jomugatzat orgasmora heltzea duten pertsonek azkar masturbatzeko ohitura izaten dute, ahal bezain pronto klimaxera iristeko, eta horrek sexu-arazo larriak eragin ditzake, isurketa goiztiarra, besteak beste.

Horrek ez du esan nahi masturbazioak norberaren bizitza sexualean parte hartu behar ez duenik. Halere, kontutan izan behar da masturbazioa gure gorputza hobeto ezagutzeko bide bat izan behar dela, puntu erogenoak aurkitu ahal izateko eta estimulu ezberdinen aurrean nola erreakzionatzen dugun ikusteko.

Garrantzitsua da era berean, masturbatzea bekatua ez dela argi izatea. Lo egitea edota jatea bezala, gure burua laztantzea ere ohitura osasungarri eta atsegina da.

Bada, ordea, masturbazioarekin disfrutatzen ez duten jendea. Horregatik, kontutan hartu beharreko pare bat aspektu aipatuko ditugu: pribatutasuna, sexu-gosea eta deskantsatuta egotea. Ez da gauza bera energiaz gainez gauden uneetan sexua izatea edota erdi lo gaudenean. Estresak ere ez du sexu-harreman ‘on’ batean laguntzen.

Behin gomendio hauek emanda, zu nola masturbatzen zaren eta aholku berriren bat duzun jakin nahiko genuke. Animatzen zara zure esperientzia kontatzen?

11 thoughts on “Ongi masturbatzeko aholkuak

  1. Joxe Miel

    Ba ni nola masturbatzen naizen… ez dakit, zakilari egurra ematen, batzutan azkar, beste batzutan mantsoago… baño askotan! besterik ez dagoenean, bakoitzak bere buruari plazerra ematea bezalakorik ez dago, ala? Zuk esan dezun bezela “Lo egitea edota jatea bezala, gure burua laztantzea ere ohitura osasungarri eta atsegina da”

    Erantzun
  2. Joana

    Masturbatzea guztiz naturala da noski!!! baina oraindik badira retrogado asko, masturbatzea zerbait txarra eta tamalgarria dela pentsatzen dutenak, baita homosexualitatea sendatuy daitekeen gaixotasun bat dela uste dutenak ere… Ikusi link honi lotuta doan bideoa, mesedez… No comment!

    Erantzun
  3. jone

    Ba ni, egunaren arabera masturbatzen naiz. Batzuetan denbora eta patxada guztia eskaintzen diot. Beste batzuetan ordea, zure instrukzioen kontrara egiten dut. Edo nekatuta nagoelako edo zerbait intentsoa behar dudalako, klimaxa, gainerako joku eta igurtzirik gabea, di-da, azkarra. Eta agian ez da geure gorputzarekin gozatzeko modurik onena, baina niri behintzat primeran etortzen zait. Naturaltasun osoz egin behar bada geure burua eta gorputza nola dauden ere izango du eragina, ezta. Nik behintzat ez dut erabiltzen nire gorputza denbora luzez igurtzi, neure burua hobeto ezagutu… eta horietarako BAKARRIK. Neska izan arren joxemielen modura, batzutan azkar eta beste batzuetan mantsoago

    Erantzun
  4. iker

    Masturbatzeak gauza naturala izan behako luke, halere, neska askok oraindik ez dute naturaltasunez hartzen.

    Ez dakit konturatu zareten, baina, neskek orohar ez dute ‘normaltzat’ jotzen euren burua masturbatzea, bai ordea, beste norbaitengatik masturbatua izatea.

    Erantzun
  5. Mieltxo

    Gazte jenerazioak gero eta naturaltasun handiagoz jorratzen du masturbazioaren gaia, baita nesken artean ere, eta hori benetan positiboa da, ahaztu egin behar dugu sexua eta masturbazioa konkretuki arlo “tabú” batzuk izan direla urte askoren buruan.

    Mutilletan arruntagoa da masturbazioaz hitzegitea, horregatik benetan asko gustatzen zait eta asko baloratzen dut neska batek naturaltasun osoz aitortzen duenean masturbatu egiten dela…normalena da eta!

    Argi dado gure gorputzari plazerra ematea ez dela pekatua, alderantziz, nire ustez benetan osasungarria da, eta atsegina noski!

    Ondo segi!

    Erantzun
  6. Marixabel

    Nik zalantza bat dut. Askotan entzun dut emakumeek nahi adina luza dezaketela orgasmoa, nik ez dut lortu… Ezin dut esan saiatu ez naizenik, oragasmo bat izaten dudanean hura luzatzea baita egin nahi dudan bakarra, baina hortik nahi adina luzatu ahala izatera… ez dakit, ea baten bat animatzen den eta azaltzen didan nola egiten duen… Klitorisa bakarrik igurtziz? Titiak ukituz? Iztarrak?

    Erantzun
  7. txiki

    Baina zertarako luzatu? Ez da hobeto bi edukitzea bata bestearen atzetik? Orgasmo luzea zer da? Ez utzi amaitzen…. segi igurtziak eitten…

    Luzatzea, intentsifikatzea, obsesionatuta bizi gara!

    Erantzun
  8. spiderman

    Badakit honekin zerikusi handirik ez duela baina egia al da mutilen punto G delakoa uzkian dagoela? Sexologoaren erantzuna nahiko nuke!

    Eskerrik asko

    Erantzun
  9. olatz

    nk lagunkein normaltasun osoz hitz egiten dut masturbazioari buruz, aldiz beraiek ez dute ezer esaten…
    uste dut gauza normala dela eta harro egon behar genukela norberak bere buruarekin egiten duenaz, baña batzuk nahiago dute ezer ez esan, nahiz eta nik argi daukadan emakumeon %98 masturbatzen dela…

    Erantzun

Utzi erantzuna jone(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude