Sexu-fantasiak, mugarik gabeko ametsak

Sexu-fantasiek lotsa, zalantzak eta harridura sortzen digute sarritan, batez ere, amets sekretu horiek hurbileko pertsonekin gertatzen direnean.

Baina, fantasia sexualak gozamenaren iturri ere izaten dira maiz eta norberak bere buruan sortzen duen mundu ezkutu horrek ‘morboa’ nahiz bizipoza ekartzen du. Kitzikapena areagotzeko balio dute fantasiek eta irudien, soinuen, usainen, zaporeen zein ukimenen bitartez sortutako ametsek desio sexuala pizten dute.

Masturbatzerakoan adibidez, energia eta indarra gehitzen dute fantasiek, gehien bat estimulu sexuala nahikoa ez denean. Gazte askok argazkiak eskuetan dutela edota pelikula pornoren bat ikusten ari diren bitartean masturbatzen dira.

Argi dago, beraz, fantasiek leku garrantzitsua betetzen dutela gure bizitza sexualean, halere, garbi eduki behar da imajinazioa eta errealitatea ez direla gauza bera, kasu askotan ametsa errealitatea baino askoz kitzikagarriagoa izatera heldu daiteke eta.

Sexu-fantasien mundua zabala eta anitza da, baina, badirudi gai honi buruz hitz egiten den bakoitzean kontatu ezineko sekretu arriskutsuetaz berba egiten dela.

Lasaitasun osoz kontatzen dituzue zuen fantasiak? Eta zein da zure fantasia gustukoena?

1 thought on “Sexu-fantasiak, mugarik gabeko ametsak

  1. jotajo

    Nire fantasia nire mutilarekin eta mutil ohiarekin batera galtzea da. Hiruok batera, baina biak ni laztanduz. Biak niretzat, euren artean ezer ez!

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude