Sexua: musikarekin ala isilean?

Argiarekin, ilunpean, musikarekin, isilean… Sexua praktikatzeko orduan bakoitzak bere ohiturak ditu eta gaurkoan une ‘intimoak’ musika egokiaz nola girotu aztertuko dugu.

Hasteko, gazteen gustuak kontutan hartuta Interneten azaltzen diren talde eta abesti bana aipatuko ditugu; Blur taldea eta The Curen ‘Lullaby’ abestia, hain zuzen. Bestalde, esan beharra dago gazteek entzuten duten musika euren sexu-esperientziarekin zuzenean lotuta dagoela, hala dio behintzat BBCk 13 eta 18 urte bitarteko 711 neraberekin egindako ikerketa batek.

Sexualki oso ‘agresiboak’ diren kantuak entzuten dituzten gazteek, estilo horretako musika entzuten ez dutenen aukera bikoitza omen dute sexu-harremanak izateko.

Baina zeintzuk dira larrua jotzeko abesti aproposenak? Alde batetik aipatu, badela disko bat (‘No molestar: 36 canciones para hacer el amor’) maitasun kontuetarako oso egokia dena. Honek, Sergio Dalma, Jane Birkin, Sade, George Michael, Brian White, Bryan Ferri, Dinah Washington eta UB40 talde eta bakarlarien soinuak biltzen ditu.

Horrez gain, azpimarratzekoa da garrantzitsua dela sexu-harremanak izateko orduan entzuten ari garen kantuak erritmoa, musikaltasuna, erromantizismoa eta lasaitasuna transmititzea.

Ask Men aldizkariaren ikerketa batek adibidez, jazz eta chill-out estiloak gomendatzen dizkie sexua modu sentsualean, erromantikoan eta erlaxatuan praktikatu nahi duten pertsonei. Kultuagoak direnentzat, berriz, Massive Attack edota Portishead taldeen hotsak aholkatzen ditu eta gau bateko abenturetarako, Primal Scream, Suede eta Garbage eta Ramones. Amaitzeko, hain alternatiboak izan nahi ez dutenei, Metallica, No Age eta Linkin Park entzuteko eskaera egiten die.

5 thoughts on “Sexua: musikarekin ala isilean?

  1. jotajo

    Smashing Pumpkins taldearen tonight abestiarekin frogatu, izarrak ikusiko dituzue!!!!!!!!!!!!

    Ta ze jazz, chill-out eta osti, hori ez da musika!

    Erantzun
  2. ander

    doctor deseon kanta asko!suspira y conspira adibidez.Anariren kantuekin…hori goxo-goxo egoteko,gero gau salbaje bateako ba agian smashing pumkins ekin?probatuko deu!

    Erantzun
  3. nineu

    Ba…barkatuko didazu baina chill-out-ekin eta jazzarekin…. izarrak, ortzadarra,…Saxofoi musika baino hobeagorik ez dago…

    Erantzun

Utzi erantzuna nineu(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude