Zer da sextinga?

Sakelako telefonoekin gorputz biluztuei argazkiak atera eta irudiak mezu bidez bidaltzeko moda zabaldu da AEBetako gazteen artean.

‘Sexting’ izenarekin ezagun egin den tendentzia honek bi faktore garrantzitsu uztartzen ditu: nerabeak eta teknologia berriak.

Normalean hurbileko lagunei bidaltzen dizkiete argazkiak, halere, zenbait kasutan txantxa hau umilazio bilakatzen da, hori dela eta, bihurrikeria den ala umeen pornografia izatera hel daitekeen aztertzen dabiltza.

Iturri ezberdinek emandako informazioaren arabera, 13 eta 17 urte bitarteko gazteen %20k bidali du noiz edo noiz biluzik edo erdi biluzik agertzen den argazkiren bat.

Dirudienez, dibertitzeko edota beste nerabe batzuekin ligatzeko erabiltzen dute moda hau estatubatuarrek. Dena den, aurrerantzean kontuz ibili beharko dute, batez ere, baimenik gabe lagunen baten irudiak bidaltzen dituztenean.

Horrelako kasuetan neurri gogorrak hartzen hasi dira agintariak eta AEBetako estatu askotan pornografiatzat eta esplotaziotzat jo dituzte mota honetako kasuak.

4 thoughts on “Zer da sextinga?

  1. nineu

    Bakoitzak bere argazkia? Osea, pelotatan argazkia atera ta beste bati biali… sí hombre… estos yankis…

    Erantzun
  2. pixpilin

    Bueno bere morboa izan dezake. Niri adibidez ikaragarri gustatzen zait biluzik nagoenean argazkiak atera eta nere mutilari bidaltzea.

    Halere edonori bialtzea zorakeria iruditzen zat. Gero gozada bat da elkarren argazki biluztuekin masturbatzia.
    Gora sexu askia!

    Erantzun
  3. xabi

    Badakitx igual ezdala tokik aproposena baina sexting edo katxarro hori kritikatziaz aparte noonok nigaz geratu nahi daben galdetzeko idazten dot. Jentia animatu parteartzen eta geratu nikin.

    Super majua naz, eta ez hain feue.

    Erantzun

Utzi erantzuna nineu(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude